111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1289/2022 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, zeladore lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 2ko 811E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan zeladoreen 110 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 5ekoan.

Abuztuaren 29ko 3036E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 12koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urriaren 28ko 3441E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 11koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2021eko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 27koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 3315/2021 Ebazpenaren eta martxoaren 7ko 578/2022 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatu ziren, honako hauek izan ezik: Ernesto Zudaire Burgui jauna, Rhut Sanz Marín andrea eta M.ª Ángeles Urmeneta Tejero andrea, hirurak igoera txandako izangaiak, eta María Ángeles Ezcurdia andrea, txanda irekikoa, aipatutako ebazpenean adierazitako arrazoiengatik.

Iñaki Osés Ayerra jaunari, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandako izangaiari, borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzu ematen ari delako.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, hautapen prozesua desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandatik gainditu zutenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin bete zen lanpostua, eta, hala, Jesús Félix Echeverría Echeverría jauna, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandako izangaia, izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, gaindituen zerrendan haren atze-atzean azaltzen den izangaia delako, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 599/2022 Ebazpenaren bidez izendatu zen.

Ondoren, César Mendibil García jaunari, Ulises Denia Fernández jaunari eta María Luisa Aurensanz Agustín andreari –hirurak igoera txandako izangaiak– eta Miren Julene Orue Dueñas andreari –txanda irekikoa– borondatezko eszedentzia eman zaie, lanpostuaz jabetu zirenetik aurrerako ondorioekin, administrazio berean edo beste administrazio publiko batean beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari direlako.

Hori dela eta, bat etorriz deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin, eta igoera txandan izangai gainditu gehiagorik ez dagoenez, bidezkoa da txanda irekian onartutakoen zerrendan ondo-ondotik azaltzen diren izangaiekin betetzea lanpostu hutsak. Hori oinarri hartuta, 2022ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 4koan, Raquel Ochoa Andrés andrea, María Ángeles Ruiz Barcos andrea, María Lourdes Zabalza Irigoyen andrea, María Josefa de Irizar Malo andrea, Itziar Zulet Ganuza andrea, Ramón Etayo Andueza jauna, Francisco Javier Chocarro Lainez jauna eta José Miguel Pérez de Eulate Bermejo jauna izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen –izangai horiek guztiak txanda irekikoak dira–, hura baita hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrendan ondo-ondotik agertzen den izangaia.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario izendatzea, zeladore lanpostuetan aritzeko: Raquel Ochoa Andrés andrea, María Ángeles Ruiz Barcos andrea, María Lourdes Zabalza Irigoyen andrea, María Josefa de Irizar Malo andrea, Itziar Zulet Ganuza andrea, Ramón Etayo Andueza jauna, Francisco Javier Chocarro Lainez jauna eta José Miguel Pérez de Eulate Bermejo jauna, denak txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze honek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Reina Sofía Ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzetara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA-UNITATE ORGANIKOA

HERRIA

Irekia

OCHOA ANDRES, RAQUEL

64609

Reina Sofía Ospitalea

Tutera

Irekia

RUIZ BARCOS, M.ª ANGELES

65574

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Irekia

ZABALZA IRIGOYEN, M.ª LOURDES

65717

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Irekia

DE IRIZAR MALO, M.ª JOSEFA

70992

Reina Sofía Ospitalea

Tutera

Irekia

ZULET GANUZA, ITZIAR

65459

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Irekia

ETAYO ANDUEZA, RAMÓN

60458

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Irekia

CHOCARRO LAINEZ, FRANCISCO JAVIER

69694

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Irekia

PEREZ DE EULATE BERMEJO, JOSE MIGUEL

71849

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Elkano

Iragarkiaren kodea: F2207478