109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Oposizio-lehiaketa, izangaien zerrenda eratzeko, Hirigintza Alorrean, goi-mailako arkitekto lanpostuan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko

Aditzera ematen da oposizio-lehiaketa baten prozesua, izangaien zerrenda bat eratzeko, Burlatako Udaleko goi-mailako arkitekto lanpostuan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko.

Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren testu osoa eskuragarri egonen da Burlatako Udalaren iragarki-taulan, eta eskatzen ahalko da udal bulegoetan nahiz posta elektroniko bidez, helbide honetan:

rrhh2burlada@gmail.com

Burlatan, 2022ko maiatzaren 23an.–Alkate udalburua, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2207658