103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 23ko 1120 Ebazpenaren bitartez, onetsi da lan publikoaren eskaintza, honela:

Egindako dokumentuan ez dira sartu aurreko urteetako lan publikoaren eskaintzetan jasotako lanpostuak, deialdiak egiteko epearen barruan baitaude; hori guztia, ezertan galarazi gabe lanpostuak betetzeko modua, zeina, hala badagokio, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakora egokitu beharko baita.

Lehena.–Onestea Tuterako Udalaren eta haren menpeko erakunde/entitateen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/21 Legeak xedaturikoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea); hona hemen:

20/21 Foru Legearen 2.1 artikuluaren arabera:

Tuterako Udala

–Kontratazio publikoko goi-mailako teknikariaren lanpostu 1 (0512A05401 kodea plantillan), A maila. Araubidea: funtzionarioena.

–Nekazaritzako ingeniari teknikoaren lanpostu 1 (1612B04501 kodea plantillan), B maila. Araubidea: funtzionarioena.

–Fagot eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu 1 (2213B09801 kodea plantillan), B maila. Araubidea: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean.

–Tronpa eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu 1 (2213B09101 kodea plantillan), B maila. Araubidea: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean.

–Musikoterapia eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu 1 (2213B09121 kodea plantillan), B maila. Araubidea: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean.

–Hezitzaile espezializatuaren lanpostu 1 (1714B03604 kodea plantillan), B maila. Araubidea: funtzionarioena.

–Administrari-ofizialaren lanpostu 1 (0511C06216 kodea plantillan), C maila. Araubidea: funtzionarioena.

–Pintore-ofizialaren lanpostu 1 (0512C06901 kodea plantillan), C maila. Araubidea: funtzionarioena.

–Sukaldariaren 2 lanpostu (1713C02102, 1713C1702 kodeak plantillan), C maila. Araubidea: lan-kontratudun finkoak, lanaldi partzialean.

Lanpostu horiek oposizio-lehiaketa bidez beteko dira.

Bat etorriz 20/21 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriekin:

Tuterako Udala

–Antolaketa eta kalitateko goi-mailako teknikari koordinatzailearen lanpostu 1 (0707A11002 kodea plantillan), A maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–Giza baliabideetako goi-mailako teknikariaren lanpostu 1 (0708A11001 kodea plantillan), A maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–Sustapen, garapen eta berrikuntzako teknikariaren lanpostu 1 (0810A11001 kodea plantillan), A maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–Laneko arriskuen teknikariaren lanpostu 1 (1208B10301 kodea plantillan), B maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–Turismo jardueretako teknikariaren lanpostu 1 (0610B09701 kodea plantillan), B maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–Gazteriako teknikariaren lanpostu 1 (0813B11101 kodea plantillan), B maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–”Lourdes” Haur Hezkuntzako lehen zikloko (0-3) ikastetxeko zuzendariaren lanpostu 1 (0813B11701 kodea plantillan), B maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–Piano eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu 1 (0713B08305 kodea plantillan), B maila. Araubidea: lan-kontratudun finkoa (seigarren xedapen gehigarria).

–Perkusio eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu 1 (0713B08402 kodea plantillan), B maila. Araubidea: lan-kontratudun finkoa (seigarren xedapen gehigarria).

–Piano-jotzaile Laguntzailearen irakasle laguntzailearen lanpostu 1 (0713B08306 kodea plantillan), B maila. Araubidea: lan-kontratudun finkoa (seigarren xedapen gehigarria).

–Biolontxelo eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu 1 (0613B08801 kodea plantillan), B maila. Araubidea: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean (seigarren xedapen gehigarria).

–Tuba eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu 1 (1113B09501 kodea plantillan), B maila. Araubidea: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean (seigarren xedapen gehigarria).

–Oboe eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu 1 (1013B09001 kodea plantillan), B maila. Araubidea: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean (seigarren xedapen gehigarria).

–Orkestraren Zuzendaritza eta Abesbatzako irakasle laguntzailearen lanpostu 1 (1113B09601 kodea plantillan), B maila. Araubidea: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean (seigarren xedapen gehigarria).

–Harmonia eta Analisiko irakasle laguntzailearen lanpostu 1 (1213B09701 kodea plantillan), B maila. Araubidea: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean (seigarren xedapen gehigarria).

–Gitarrako eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu 1 (2213B08102 kodea plantillan), B maila. Araubidea: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean (seigarren xedapen gehigarria).

–Berdintasuneko teknikariaren lanpostu 1 (0814B11201 kodea plantillan), B maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–Administrari-ofizialaren 2 lanpostu (0507C01203 eta 1208C06222 kodeak plantillan), C maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–1. mailako igeltsero-ofizialaren lanpostu 1 (1210C06405 kodea plantillan), C maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–Haur-hezitzaileen 17 lanpostu (0513C03701, 0513C03706, 0513C03708, 0513C03709, 0813C03718, 0813C03719, 0813C03720, 0813C03722, 0813C03723, 0813C03724, 0813C03725, 0813C03710, 0813C03711, 0813C03712, 0813C03713, 0813C03714 eta 0813C03715 kodeak plantillan), C maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–Ehorzleen 2 lanpostu (1210D04101 eta 1210D04102 kodeak plantillan), D maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–Zerbitzu anitzetako enplegatuen 4 lanpostu (0512D07401, 0513D03912, 0513D03911 eta 0513D03916 kodeak plantillan), D maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–Garbitzailearen 2 lanpostu (0513D07503 eta 0813D07505 kodeak), D maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–Familia-langilearen lanpostu 1 (0814D10810 kodea plantillan), D maila. Araubidea: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean (seigarren xedapen gehigarria).

–Piano eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu 1 (0613B08303 kodea plantillan), B maila. Araubidea: funtzionarioena (zortzigarren xedapen gehigarria).

–Perkusio eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu 1 (0613B08401 kodea plantillan), B maila. Araubidea: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean (zortzigarren xedapen gehigarria).

–Biolineko eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu 1 (2213B08902 kodea plantillan), B maila. Araubidea: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean (zortzigarren xedapen gehigarria).

–Administrari-ofizialaren 2 lanpostu (0511C06217 eta 0512C06225 kodeak plantillan), C maila. Araubidea: funtzionarioena (zortzigarren xedapen gehigarria).

–Guarda lanpostu 1 (0512C04401 kodea plantillan), C maila. Araubidea: funtzionarioena (zortzigarren xedapen gehigarria).

–Haur-hezitzaileen 3 lanpostu (0513C03703, 0513C03705 eta 0813C03717 kodeak plantillan), C maila. Araubidea: funtzionarioena (zortzigarren xedapen gehigarria).

–Zerbitzu anitzetako enplegatuen 9 lanpostu (0512D07202, 2112D07205, 1712D07203, 0513D03907, 0913D03923, 0513D03919, 0913D03920, 0513D02401 eta 0513D02601 kodeak plantillan), D maila. Araubidea: funtzionarioena (zortzigarren xedapen gehigarria).

Tuterako Udalaren Ur Batzordea erakunde autonomoa

–Herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanpostu 1 (0802B04701 kodea plantillan), B maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–Laborategiko teknikari laguntzailearen lanpostu 1 (0502C01601 kodea plantillan), C maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–Hornidurako mantentze-lanetako ofizialaren 3 lanpostu (0502C06506, 0502C06501, 0502C06503 kodeak plantillan), C maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

–Mantentze-lanetako beharginaren 2 lanpostu (0802D11801 eta 0802D11803 kodeak plantillan), D maila. Araubidea: funtzionarioena (seigarren xedapen gehigarria).

Tudela Cultura enpresa-erakunde publikoa

–Administrazioko erdi-mailako teknikariaren lanpostu 1 (0672B09801 kodea plantillan), B maila. Araubidea: lan-kontratuduna (seigarren xedapen gehigarria).

–Kulturako teknikari laguntzailearen lanpostu 1 (0874C12001 kodea plantillan), C maila. Araubidea: lan-kontratuduna (seigarren xedapen gehigarria).

–Museoetako laguntzailearen lanpostu 1 (0677C01301 kodea plantillan), C maila. Araubidea: lan-kontratuduna (seigarren xedapen gehigarria).

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu 1 (1972D03802 kodea plantillan), D maila. Araubidea: lan-kontratuduna (zortzigarren xedapen gehigarria).

Lanpostu horiek beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2022ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2207563