103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

873/2022 EBAZPENA, maiatzaren 14oa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko kontratuen 2022-2023 ikasturterako deialdia onetsi eta gastua baimentzen da. DDBN identifikazioa: 626638.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak, 2022ko martxoaren 18an egindako bileran, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko kontratuen 2022-2023 ikasturterako deialdia onestea erabaki zuen.

Ikusirik 103/2019 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, Prestakuntzan dauden Doktoretza Aurreko Ikertzaileen Estatutua onesten duena.

Ikusirik Unibertsitateko Zerbitzu Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Unibertsitateko Kontabilitate Atalak egin duen kreditu erreserbaren egiaztagiria.

Ikusirik Ikerketako errektoreordeak egindako doktoretza aurreko kontratuen deialdirako proposamena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko kontratuen 2022-2023 ikasturterako deialdia onestea, ebazpen honen eranskinean azaltzen diren oinarriekin bat etorriz. Deialdian esleipen berriko doktoretza aurreko 20 kontratu jasotzen dira, eta kontratu bakoitzak lansari hauek izanen ditu:

–Kontratuaren lehenbiziko eta bigarren urteetan: 1.212,26 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren hirugarren urtean: 1.298,85 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren laugarren urtean: 1.623,56 euro gordineko 14 lansari.

Bigarrena.–Deialdiak osotara 1.905.071,51 euro-ko gastua sortuko du, betiere horretarako diru-hornidura nahikoa baldin badago aurrekontuetako partida hauetan:

–2022:

  • 320300013110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 56.572,13 euro.
  • 320300016000 Gizarte Segurantza 14.437,21 euro.
  • 320300048123 Matrikularako laguntzak 6.465,00 euro.

–2023:

  • 320300013110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 339.432,80 euro.
  • 320300016000 Gizarte Segurantza 86.623,25 euro.
  • 320300048123 Matrikularako laguntzak 6.465,00 euro.

–2024:

  • 320300013110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 343.473,67 euro.
  • 320300016000 Gizarte Segurantza 87.654,48 euro.
  • 320300048123 Matrikularako laguntzak 6.465,00 euro.

–2025:

  • 320300013110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 378.831,25 euro.
  • 320300016000 Gizarte Segurantza 96.677,74 euro.
  • 320300048123 Matrikularako laguntzak 6.465,00 euro.

–2026:

  • 320300013110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak 378.831,25 euro.
  • 320300016000 Gizarte Segurantza 96.677,74 euro.

Hirugarrena.–Aurreikuspenen arabera, 2022ko azaroaren 1ean hasiko dira kontratuak.

Laugarrena.–Aukera egonen da laguntzen zenbatekoa eta kopurua handiagotzeko, deialdia finantzatzeko aurrekontu handiagoa baldin badago.

Bosgarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Gizarte Kontseiluari, Ikerketako errektoreordeari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Irakaskuntza Zerbitzuari eta Kontu-hartzailetzari.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitara dadila agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Zazpigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta, bere aurka eta bere oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 4an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko kontratuetarako laguntzen deialdia
2022-2023 ikasturterako

873/2022 Ebazpenaren eranskina

Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikerketa bultzatu eta sustatzeko politikaren barruan, Ikerketa Batzordeak ikertzaile gazteen prestakuntza beharrezkotzat jo du beti lehentasunezko jarduera gisa. Zalantzarik gabe, orain arte erabilitako tresna eraginkorrena 1999az geroztik urtero egiten den deialdia da, ikertzaileak prestatzeko laguntzak ematen dituena. Gainera, deialdiak bateragarria izan behar du prestakuntzan dauden ikertzaileek beren lana garatzeko baldintza duinak izatearekin, jaso behar dituzten ordain ekonomiko eta onura sozialei dagokienez, eta aintzat hartu behar ditu ikertzaileei eragiten dieten goragoko lege esparruak ere.

Martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren bidez, Prestakuntzan dauden Doktoretza Aurreko Ikertzaileen Estatutua onetsi zen.

Hori guztia kontuan hartuz, doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko laguntzen deialdi hau onestea proposatu du Ikerketa Batzordeak.

1.–Deialdiaren xedea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko eskaera berriko laguntzen deialdia, 2022-2023 ikasturterako dena, deialdian dauden xedapenek arautuko dute. Laguntzak emateko, behar adinako aurrekontua egon behar da.

Lehen eskaerako 20 laguntza emateko deialdia egin da doktoretza aurreko ikertzaileen prestakuntzarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza-tesia egiteko. Aurrekontuko baliabideen arabera, baliteke deialdiko laguntza gehiago ematea.

2.–Betekizunak.

2.1. Izangaiek bete beharrekoak.

Eskatzaileek Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean onartuak egon behar dute laguntza eskatzeko epean.

NUPeko doktoretza-programa batean onartuak ez badaude, eskatua izan behar dute NUPeko doktoretza-programa baterako onarpena eskaerak aurkezteko epearen barnean, eta, gainera, baldintza hauetako bat bete beharko dute:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean sartzeko gaitzen duten aurretiazko ikasketak izatea.

b) 2021-2022 ikasturtean doktoretzarako sarbidea emanen duen master batean matrikulatua egotea. Izangaiak masterra 2021-2022 ikasturtean amaitzeko beharrezkoak diren kreditu guztietan matrikulatua egon behar du, Masterraren Amaierako Lanaren kredituetan ere bai. Kasu horretan, 2022ko uztailaren 31 baino lehen amaitu beharko ditu masterreko ikasketak.

Salbuespen gisara, baldin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitatearteko master baten amaierako lanak defendatzeko deialdi bakarra irailean bada, 2021-2022 ikasturtean master horretan matrikulatuak dauden ikasleek aukera izanen dute ikasketak 2022ko irailaren 15ean bukatu dituztela egiaztatzeko.

Laguntza esleitzeko hautatuak izanez gero, eskatzaileek 2022-2023 ikasturterako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean matrikula egin dutela egiaztatu beharko dute laguntzen behin betiko esleipena argitaratzen denean ezartzen den epean.

Deialdi honetan ezin izanen dute parte hartu eskaera egiteko epea ixten den egunean doktoretza-tesi bat egiteko bestelako laguntza homologagarriak jaso dituztenek, 12 hilabete edo gehiagoko laguntzak izan badira.

Laguntza homologagarri baten onuraduna izan denari, laguntza 12 hilabete baino gutxiagokoa izan bada, hori baita deialdi honetan jasotako doktoretza aurreko kontratuaren eta bere luzapenen gehieneko iraupena, Zientziaren Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, laguntza horretatik murriztu eginen da kontratatua eduki duten denbora (hilabeteak eta egunak).

Murrizketa hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da eskatzailea zenbat denbora egon den kontratatua deialdi honen babesean dagoen doktoretza aurreko kontratua formalizatzen den egunera arte.

2.2. Betekizun gehigarriak.

a) Doktoretza-tesia 2022ko irailaren 15a baino lehen bukatuko ez den deialdi publiko baten bidez edo hitzarmen edo kontratu espezifiko baten bidez finantzaturiko ikerketa-proiektu baten barnean kokatu behar da, eta horretarako beharrezkoa izanen da proiektuaren arduradunaren oniritzia. Estatuko Planaren proiektuen behin-behineko esleipenen bidez babestutako eskabideak tramitera onartuko dira, laguntzak behin betiko esleitu arte.

b) Ikerketa-proiektua Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatu beharko du Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2022ko katalogoan erroldatuta dagoen ikerketa-talde batek. Proiektuaren ikertzaile nagusia doktore bat izanen da. Doktore hori, onuradunaren proiektua zer ikerketa-talderi atxikitzen zaion, talde horretako partaide izanen da. Unibertsitateko talde batek baino gehiagok parte hartzen duten proiektuetan, Ikerketa Batzordeari eskatzen ahalko zaio onuraduna proiektuan parte hartzen duten taldeetako bati atxikitzeko, proiektuaren arduradunaren taldekoa ez eta beste batekoa bada ere.

c) Aurreko bi betekizunak betetzen ez badira, ikerketa-talde bateko arduradun batek babestutako izangaien eskabideak onartuko dira, baldin eta talde hori 2022ko Taldeen Sustapen Planaren onuradun izan bada.

d) Eskatzaileak bere gain hartuko du eskaeran aurkeztutako ikerketa-proiektuak 2.2 oinarriaren a) eta b) apartatuetan ezarritako betekizunak betetzen dituela egiaztatzeko ardura. Izan ere, hala ez bada, ezin izanen du proiektua aldatu akatsak zuzentzeko epean.

e) Laguntzaren zuzendaria doktoregaiaren tesiaren zuzendaria izanen da, eta 2022ko katalogoan erroldatutako ikerketa-talde batekoa izan behar du. Halaber, NavarraBiomedeko ikertzaile bat ere izaten ahal da laguntzaren zuzendari, Unibertsitateko langileen baldintza beretan, NUPi edo Navarrabiomedi atxikitako ikerketa-proiektua eta ikastegi horretako ikerketa-talde batekoa izateari dagokionez.

f) Oro har, ezin izanen dira aldatu ez zuzendaria, ez proiektua, ez eta laguntzaren eskaera hasieran bermatu zuen ikerketa-taldea ere, behar bezala justifikatutako arrazoiak daudenean izan ezik. Ikerketa Batzordeak aldaketa egiteko eskaera aztertuko du, eta behar den proposamena igorriko dio Ikerketako errektoreordeari, zeinak dagokion ebazpena emanen baitu.

g) Laguntzen zuzendari bakoitzak ezin izanen du ez babestu ez zuzendu deialdi honen babesean emandako esleipen berriko laguntzaren onuradun bat baino gehiago, ezta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren deialdi honetako eta aurreko deialdietako doktoretza aurreko laguntzaren bi onuradun baino gehiago ere.

h) Ezin izanen dira laguntzaren zuzendari izan eskabideak aurkezteko epea amaitu aurreko 3 urteetan Unibertsitateko Ikertzaileak Prestatzeko Laguntzen Programaren barnean tesi baten zuzendari izan diren ikertzaileak, baldin eta lau urteko kontratua amaituta eta justifikatutako arrazoirik gabe doktoregaiak ez badu bere doktoretza-tesia gordailutu.

3.–Laguntzen araubide juridikoa.

3.1. Laguntzen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezartzen direnak izanen dira, eta Prestakuntzan dauden Doktoretza Aurreko Ikertzaileen Estatutuan ezartzen den beste edozein (martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuak onetsitakoa).

3.2. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu doktoretza aurreko kontratuak.

3.3. Kontratatuari bere zuzendariak duen ikerketa-talde bera esleituko zaio, eta bere zuzendaria atxikia dagoen sail eta/edo institutu berari atxikia geldituko da. Zuzendaria Navarrabiomedekoa izanez gero, Navarrabiomedeko taldea esleituko zaio, eta bere tesiaren tutorea atxikia dagoen NUPeko sailari atxikia geldituko da.

3.4. Deialdi honetan jasotzen diren laguntzek ez dute inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak gerora Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

3.5. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza edo beka batzuekin, bai eta laguntzaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, betiere Ikerketako errektoreordeak horretarako baimena ematen badu:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+G-ko proiektuetako parte-hartze baimenduak, eta abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aplikatuz egindako kontratuak (apirilaren 14ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen aipatutako legea).

–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.

–Bestelako jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak, betiere Ikerketako errektoreordearen ustez emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez diote.

4.–Eskaeren aurkezpena.

Eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, deialdia NAOn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Oro har, eskatzen diren betekizunak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

5.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.

Eskatzaileek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Inprimaki normalizatua, zeina helbide honetatik jaisten ahal baita: http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak/ikertzaileak. Zuzendariak oniritzia adieraziz gero eskabide inprimakian, sinatzaileak tutore izatea onartzen duela ulertuko da, Prestakuntzan dauden Doktoretza Aurreko Ikertzaileen Estatutua eta Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak ezartzen dituzten ondorioetarako, eta deialdi honetan ezarritako oinarriak onartzen direla.

b) Merezimenduen zerrendaren inprimakia. Hemen dago: http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak/ikertzaileak. Inprimakiarekin batera, alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Dokumentu bidez egiaztatutako merezimenduak baizik ez dira baloratuko. Merezimenduak aurkeztea eta frogatzea ez denez baldintza baztertzailea deialdian, eskatzaileak ez badu dokumentazio hori aurkezten, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek kontuan hartuko eta ez du eskatuko haiek egiaztatzea.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Izandako kalifikazioak eta horiek zein egunetan eman ziren adierazten duen ikasketa-ziurtagiriaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

e) Eskatzaileak egindako ikasketen promozioko batez besteko notaren ziurtagiria. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

2020-2021 ikasturteko master bereko promozioaren batez bestekoa onartzen da, baldin eta 2021-2022 ikasturtean masterra amaituko duten eskatzaileei ezinezkoa bazaie oraingo ikasturteko batez bestekoa izatea.

f) Doktoretza-ikasketak egiteko sarbidea ematen duen tituluaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

g) 2.1.b) apartatuan jasotako egoeran dauden eskatzaileek, eskaera egiteko epean, egoera hori egiaztatzen duen kopia emanen dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoan matrikulatutakoek izan ezik. Beren ikasketa-espedientearen ziurtagiria eta masterraren aurreko ikasketen promozioko batez besteko nota entregatuko dituzte eskabideak aurkezteko epearen barnean. Gainera, 2022ko uztailaren 31 baino lehen, aurreko d, e eta f ataletan adierazitako dokumentazioa aurkeztuko dute Unibertsitateko Erregistro Orokorrean.

Atzerriko ikastegiek ematen dituzten kalifikazioen egiaztagirietan, dagokion ebaluazio sistemaren barnean kalifikaziorik handiena eta txikiena zein izan diren agertuko da, baita gainditzeko gutxieneko kalifikazioa zein den ere.

Eskatzaileek ikasketak atzerrian egin badituzte, noten baliokidetasuna adierazten duen egiaztagiria aurkeztu behar dute, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak ematen duena. Egiaztagiri hori hemen eskatzen ahal da:

http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/gestion-titulos/estudios-universitarios/titulos-extranjeros/equivalencia-notas-medias.html

Ziurtagiri horiek ez badira aipatutako edukiarekin eta adierazitako epean aurkezten, kalifikazioak ez dira kontuan hartuko. 0 punturekin baloratuko dira.

h) Zuzendariaren merezimenduak Ikerketa Zerbitzuak baloratuko ditu, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Navarrabiomedek ikerketa kudeatzeko duten datu-basean jasotakoaren arabera, deialdi honen II. eranskinean zehaztutako baremoarekin bat.

Deialdi honen oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egonen, baina hala dela adierazi beharko dute idazki batean. Idazki horretan, zein dokumentu den eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen identifikatu behar dute.

Agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako itzulpen soila erantsi beharko da, eta Ikerketa Batzordearen esku utziko da zinpeko itzulpena eskatzea, beharrezkoa izanez gero.

Prozeduraren edozein fasetan, eskaerak aurkezteko epean aurkeztutako egiaztagirien jatorrizko dokumentuak aurkezteko eskatzen ahalko die Ikerketa Zerbitzuak interesdunei.

6.–Izangaien hautaketa.

6.1. Laguntzak 2021eko ikerketa-taldeen katalogoan ezarritako Arloko Taldeen arabera (A, B, C, D) banatuko dira, talde horietako bakoitzean tramitera onartutako eskaerei D’Hondt sistema aplikatuz eta baldintza hau errespetatuz: gutxienez laguntza bat aipatutako Arloko Talde bakoitzeko, eta beste laguntza bat eskaera guztien artean espediente ponderatu onena duenarentzat.

6.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak eginen du izangaien aukeraketa, honako hauek kontuan hartuz:

a) Izangaiak doktoretza-programan sartzeko aurkeztu duen titulazioaren espedientearen batezbestekoa: 5 puntu.

b) Batez besteko nota ponderatua honela kalkulatuko da:

F2207076_0.pdf

Non IN ikaslearen batez besteko nota den eta DN, berriz, INaren desbideratze normalizatua promozioaren batez besteko notarekiko (NT). Izangai bakoitzaren DNaren balioa lortzeko, bere IN-NT desbideratzea zati bere arloan onartutako izangaien IN-NT desbideratzerik altuena (Dmax) bider 5 egin behar da, hots: DN=5(IN-NT)/Dmax.

Aurkeztutako espediente onena zein den kalkulatzeko, prozedura bera jarraitu behar da, baina kasu horretan Dmax arlo guztietan onartutako izangai guztien IN-NT desbideratzerik altuena izanen da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek ez dute aurkeztu beharko informazio hau, Laguntza Akademikorako eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuak emanen baitu. Nafarroako Unibertsitate Publikoko hautagai guztiei aplikatuko zaie ezarri den ponderazio formula.

Beste unibertsitate batzuetatik datozen ikasleen kasuan, haien ardura izanen da behar den dokumentazioa aurkeztea aipatutako ponderazio formula aplikatzeko. Promozioko batez besteko notaren (NT) ziurtagiririk aurkezten ez duten eskatzaileei deialdi honetako gainerako izangaiei A, B, C edo D arloko beren taldean aplikatutako notarik altuena aplikatuko zaie promozioko batez besteko nota gisa.

Masterreko ikasketen kasuan, doktoretza-programan sartzeko erabiltzen den masterraren eta master horren aurreko ikasketen batezbesteko ponderatua kalkulatuko da, titulazio bakoitzari dagozkion kredituen arabera.

Aurreko batezbestekoa kalkulatu eta gero, espediente guztiak normalizatuko dira, Arloko Talde bakoitzean. 5 puntu emanen zaizkio espediente onenari, eta gainerakoak normalizazio faktore berarekin biderkatuko dira.

Normalizazio hori espediente onenari ematen zaion laguntza eskatu duten guztien artean eginen da (tramitera onartutako eskaera guztien artean).

c) Izangaiaren merezimenduak 0,5 puntu gehienez:

–Ikerketa 0,3.

–Ikastaroak 0,1.

–Mugikortasuna 0,1.

Deialdiaren I. eranskinak ezartzen duenaren arabera

d) Zuzendariaren balioespena 2 puntu gehienez:

(Arloko Talde bakoitzari dagokiona).

Deialdiaren II. eranskinak ezartzen duenaren arabera.

e) Ikerketa proiektu edo hitzarmenak 1 puntu gehienez:

–Esparru Programa (EB) edo antzeko ezaugarriak dituztenak eskakizunei eta lehiari dagokienez 1.

–Plan Nazionala 0,8.

–Nafarroako Gobernua 0,5.

–Beste proiektu batzuk (83. artikuluaren araberako kontratuak edo hitzarmenak) 0,3 puntu gehienez.

6.3. Laguntza eskatzeko inprimakian doktoretzako ikasketetara zein titulazioren bidez sartzen den adieraziko da, eta titulazio horren arabera kalkulatuko da ikasketa-espedientearen batezbestekoa. Master baten bidez sartzen bada, masterra egin baino lehenagoko unibertsitate titulazioa ere hartuko da kontuan.

Espediente akademikoaren batez besteko nota 0tik 10era bitarteko eskalan kalkulatuko da, kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema arautzen duen irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen duenaren arabera.

F2207076_1.pdf

1044/2003 Errege Dekretua ere aplikatuko da, abuztuaren 1ekoa, Unibertsitateek tituluaren Europako gehigarria emateko prozedura ezartzen duena.

Baliokideturiko irakasgaiei edo kredituei “Gainditua” kalifikazioa emanen zaie, egokitutako irakasgai edo kredituei jatorrizko kalifikazioa emanen zaie, eta, kalifikaziorik gabeko kredituak aitortuta edukiz gero, hori ez da kontuan hartuko batez besteko nota kalkulatzean.

Espedientean kalifikazio kualitatiboa baizik jaso ez bada, baliokidetasun hau aplikatuko zaio:

–Ohorezko matrikula 10.

–Bikain 9,25.

–Oso ongi 7,75.

–Gainditua 5,75.

6.4. Eskatzaileek espediente akademikoaren batez besteko nota adierazi behar dute, beren jatorrizko erakundeak informazio hori ez badu espedientean sartzen. Kalkuluan akats esanguratsuren bat detektatuz gero, hura egiaztatzeko edo argitzeko eskatuko zaie. Garaiz eta forman egiaztatzen ez bada, laguntza ukatzeko arrazoi nahikoa izan daiteke.

7.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, gehienez ere hilabeteko epean, tramitera onartutako eta eskatutako laguntzarako ezarritako eskakizunen bat ez egiaztatzeagatik edo eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda onetsiko da, Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da. Ebazpen horretan 5 egun balioduneko epea emanen zaie eskatzaileei, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hautemandako akatsak zuzendu edo erreklamazioa aurkez dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ez da tramitera onartuko.

7.2. Ikerketa Batzordeak aurkeztutako erreklamazioak ebatziko ditu, eta Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio tramitera onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko proposamena.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da, eta, bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.3. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratzen denetik gehienez ere bi hilabeteko epean, Ikerketa Batzordeak proposatuta eta Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, puntuazioak eta laguntzen behin-behineko esleipen proposamena onartuko dira. Ebazpena Unibertsitatearen webgunean argitaratuko da, eta, bertan, gehienez ere 5 egun balioduneko epea emanen zaie interesdunei erreklamazioak aurkezteko, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.4. Ikerketa Batzordeak erreklamazioak ebatziko ditu, eta puntuazioak eta behin betiko esleipen proposamenak onetsiko ditu, eta behar den proposamena bidaliko dio Ikerketako errektoreordeari.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, deialdi honetako laguntzen behin betiko puntuazioak eta esleipenak onetsiko dira. Ebazpen hori Unibertsitatearen webgunean argitaratuko da, eta, bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.5. Argitaratzeko webgunea: Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoa.

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa?opcion=2

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratzea da Unibertsitateak onarturiko publizitate tresna bakarra. Hala ere, interesdunei posta elektronikoz jakinarazten ahalko zaie, modu osagarrian eta ez-ofizialean.

8.–Doktoretza aurreko kontratuaren helburua eta baldintzak.

8.1. Laguntzaren xedea doktoretza aurreko kontratu bat gauzatzea izanen da, doktoretza-tesi bat egiteko. Ezin izanen da kontratua sinatu tesia gordailutu edo defendatu duten eskatzaileekin, eta, horrenbestez, deialdi honetatik kanpo uztea edo, hala badagokio, laguntza ukatzea ekarriko du horrek.

8.2. Kontratuaren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean onartuak izateko aukera ematen dien titulua dutenek ikerketa-lanak egitea proiektu espezifiko eta berritzaile baten barnean. Kontratudun horiek prestakuntzan dauden doktoretza aurreko ikertzaileak izanen dira.

Prestakuntzan dagoen doktoretza aurreko ikertzaileak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak eginen dute idatziz kontratua, lehenbizikoa langilea baita eta bigarrena enplegatzailea. Ikertzailea doktoretza-programan onartu dutela adierazten duen dokumentua erantsi behar zaio kontratuari, programaren ardura duen unitateak, edo, bestela, doktoretzako edo graduondoko eskolak emandako dokumentua alegia. Kontratuek eta luzapenek lau urte iraunen dute gehienez.

Kontratua lanaldi osokoa izanen da, eta, hasiera batean, lau urteko iraupena izanen du gehienez. Beharrezkoa izanen da urtero doktoretza-programako Irakaskuntza Batzordeak aldeko txostena egitea, edo, bestela, doktoretza-eskolak, ikertzaileak programan irauten duen bitartean. Lau urteko iraupen hori laburragoa izanen da aurretik doktoretza aurreko laguntza paretsuko bat izan duten onuradunen kasuan, baldin eta laguntza hori kontratatuak egon diren bitartean jaso baldin badute. Doktoretza-tesia eta doktoretza-programako matrikula arduraldi osokoak izanen dira.

Laugarren urtea hasi baino lehen beren doktoretza-tesia nazioarteko aipamenarekin defendatu duten kontratatuek zilegi izanen dute Doktoretza Ondoko Orientazio Aldirako lan kontratua egin diezaietela eskatzea, Unibertsitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztutako eskabidearen bidez, doktoretza-tesia defendatu eta onartu ondoko bost egun baliodunetan. Kontratu hori arautzeko, 10. oinarrian xedatutakoa hartuko da kontuan.

8.3. Laguntza emateko aldia honako kasu hauetan bukatuko da:

–Laguntza emateko gehieneko epea betetzen denean, luzapen guztiak barne.

–Doktoretza-programan egoteko aldia bukatzen denean edo doktoretza-programan matrikulatuta ez egotean.

–Doktoregaiak doktoretza-programako Batzorde Akademikoaren aurkako txostena jasotzen badu.

–Doktoregaiak doktoretza-tesia defendatzen duenean.

8.4. Doktoretza aurreko kontratuak lau urteko iraupena du gehienez ere, eta bitarte horretan laguntzen zenbatekoak ez du gaindituko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa.

–Kontratuaren lehenbiziko eta bigarren urteetan: 1.212,26 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren hirugarren urtean: 1.298,85 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren laugarren urtean: 1.623,56 euro gordineko 14 lansari.

Hileroko kopuru horretatik nahitaezko kotizazioari dagokion kuota kenduko da, eta Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, lege indardunetan ezarritako moduan.

8.5. Lansarietan egon litezkeen aldaketak errektorearen ebazpen baten bidez onetsi beharko dira.

9.–Matrikularen gastuetarako laguntza.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Doktoretza Aurreko Ikertzaileak Prestatzeko Programaren deialdi honetako eta aurrekoetako onuradunek laguntza gehigarri bat jasoko dute doktoretzako ikasketen matrikularen gastuak finantzatzeko: Nafarroako Unibertsitate Publikoko tutoretza akademikoko matrikula.

Laguntza gehigarri hori 2022-2023 ikasturtetik aurrera aplikatuko da, eta indarrean den bitartean doktoretza aurreko ikertzaileak kontratatzeko balioko du.

10. Doktoretza Ondoko Orientazio Aldirako kontratuaren baldintzak.

10.1. Doktoretza Ondoko Orientazio Aldirako kontratuak arduraldi osoko behin-behineko lan kontratuak izanen dira, urtebeteko iraupena izanen dute gehienez eta ezinen dira luzatu. Laguntza hori aurrekontuak ezarritako mugen arabera emanen da, betiere aldi horretarako lan programa bat eta eginen diren jarduerak aurkezten badira eta doktore titulua emateko tasak ordaindu badira.

Doktoretza Ondoko Orientazio Aldirako kontratatuek aukera izanen dute sail bateko irakasle lanetan aritzeko, urtean 80 orduz gehienez, betiere laguntzaren zuzendaria eta sailaren zuzendaria ados badaude.

10.2. Doktoretza Ondoko Orientazio Aldirako doktoretza ondoko kontratuen urteko zuzkidura 1.700 euroko 14 lansari izanen da. Hileroko kopuru horretatik onuradunek kotizatu behar duten kuota kenduko da, eta Unibertsitateak Gizarte Segurantzako dagozkion enpresa-kuotak bere gain hartuko ditu, lege indardunetan ezarritako moduan.

10.3. Lansarietan egon litezkeen aldaketak errektorearen ebazpen bidez onetsi beharko dira.

11.–Onuradunen betebeharrak.

11.1. Onuradunak laguntza onartzeak deialdi honetan ezarritako arauak onartzea dakar berekin, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

11.2. Hauek izanen dira onuradunen betebeharrak:

a) Laguntzaren helburuko ikerketa-lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean bertan sartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, orduan sartzen ez badira, laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Zerbitzutik kontratua sinatzeko jakinarazpena jaso eta 5 eguneko epean sinatzen ez bada.

Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, laguntzaren zuzendariaren oniritziarekin, sarrera atzeratzeko baimena ematen ahal du, horretarako larritasun handiko arrazoiak daudenean. Bateraezintasun egoerak ez dira ezinbesteko kausatzat jotzen lanean hasteko eguna atzeratzeko.

Ikertzaileren batek lan-baimena ematen duen bizileku-baimena eskuratu behar badu, 4 hilabeteraino luzatzen ahal da jardunean hasteko epea.

b) Esleituriko ikerketa-taldean beren lana aprobetxamenduz egitea.

c) Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, laguntzaren zuzendariaren baimenik ez badute.

d) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkioten txostenak, laguntzaren zuzendariak eta lana burutzen ari den ikerketa-taldeko arduradunak ontzat emanak.

e) Doktoretza-programako Irakaskuntza Batzordearen urteroko aldeko txostena edukitzea. Ebaluazioa aldekoa ez bada, kontratua deuseztatu eginen da, 15 egun lehenago jakinarazita.

f) Urtero, eskatzen zaien epean, lan bizitzaren ziurtagiri eguneratua aurkeztea.

g) Laguntzak irauten duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan agerraraztea Nafarroako Unibertsitate Publikokoak direla (Nafarroako Unibertsitate Publikoko produkzio zientifikoan sinadura normalizatzeko jarraibideekin bat etorriz) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak finantzatu dituela.

h) Ikerketa-emaitza guztiak sarbide irekian jartzea, NUPen Academia-e biltegi instituzionalean gordez argitaratutako artikulu guztien kopia bat edo argitaratzeko onartu den azkeneko bertsioaren kopia bat (postprint bertsioarena), artikulua argitaratzen denetik sei hilabetera beranduenez ere. Ahal dela, halaber, ikerketan sortutako datuak ikerketako datuen biltegi batean gordeko dira.

Hona hemen gai horri buruzko xehetasun gehiago:

https://www.unavarra.es/biblioteca/ikerketarako-laguntza/sarbide-irekia?languageId=100001

i) Laguntzaren aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, laguntzaren zuzendariak ontzat emana eta lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera.

j) Doktoretza-tesia defendatzea eta gainditzea gehienez ere doktoretza aurreko kontratuaren hasiera egunetik hiru urteko epean.

Ikerketako errektoreordeak betebehar hori betetzeko epea luzatuko du, interesdunak aurretiaz eskaera arrazoitua aurkezten badu, laguntzaren zuzendariak ontzat emana eta NADOEren aldeko txostenarekin.

11.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak, bestalde, emandako laguntza ukatzea eta baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzuli behar izatea, hala badagokio, dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duen azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

11.4. Erdietsitako laguntzari uko egiten diotenek laguntzaren zuzendariaren sinadura daukan idazkia bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari, eta, bertan, horretarako arrazoiak eman. Laguntzari uko egiteko eskaerak ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar dira beranduenez.

Deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen diren bajak eta uko egiteak, laguntzak emateko behin betiko ebazpenean onetsitako balorazioan ezarritako ordenaren arabera betiere.

11.5. Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueraren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntzen onuradunei egile eskubideak aitortuko dizkie, lortzen lagundu duten emaitzen gainekoak, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan betiere.

12.–Onura sozialak.

Sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko dituzte laguntzen onuradunek.

13.–Laguntzak etetea.

Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21.c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako egoeretan eten eginen da kontratuaren denboraren konputua: arrisku handiko haurdunaldia, amatasuna, adopzioa edo harrera, arriskua bularra ematean, aitatasuna eta aldi baterako ezgaitasuna bi hilabetez jarraian. Kasu horietan, kontratua luzatzeko eskatzen ahalko da, kontratuaren konputua eteteko arrazoiak iraun duen denboran. Luzapen hori egiteko beharrezkoa izanen da behar adinako aurrekontua egotea. Eskaera Unibertsitateko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, kontratua amaitu baino bi hilabete lehenago beranduenez.

14.–Irakaslanetako lankidetzak.

14.1. Laguntza hauen onuradunek baimena eskatzen ahal dute unibertsitateko sail batean irakaskuntza-lanetan laguntzeko, prestakuntzarako xedez, betiere laguntzaren zuzendaria eta ukitutako saileko zuzendaria ados badaude. Urtean gehienez ere 60 ordu hartzen ahal ditu lankidetza horrek, eta gehienez ere 180 ordu doktoretza aurreko kontratuak gehienez irauten ahal duen lau urteetan; eta, kasua bada, urtean 80 ordu Doktoretza Ondoko Orientazio Aldirako kontratuaren urtean.

14.2. 2018ko maiatzaren 30eko Gobernu Kontseiluak onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da Laguntza Administratiborako Unitatean, aipatu prozeduran ezarritakoaren arabera.

15.–Datuen babesa.

Parte-hartzaileek deialdi honetan ematen dituzten datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorra eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa.

Tratamendu honen xedea ikerketaren kudeaketa administratiboa da, eta oinarri juridikoa, berriz, interes publikokoa izatea, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluaren arabera. Ikertzaile gazteei prestakuntza emanen zaie prestakuntzaldian dauden ikertzaileentzako laguntzen deialdia eginez. Tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da (NUP), eta interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, delegado.protecciondatos@unavarra.es helbideaz baliatuz, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoko 12. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera

NUPek identifikazio- eta harreman-datuak, sinadura, merezimenduen zerrenda eta titulazioari, kalifikazio akademikoari, curriculumari eta ikerketa-jarduerari buruzko datuak tratatuko ditu. Era berean, zer laguntza esleitu diren eta horien onuradunak nor diren NUPen webgunean argitaratuko da, aurreikuspenen arabera. Azkenik, bankuko datuak ere tratatuko dira onuradunei ordainketak egiteko.

16.–Argitalpena.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Unibertsitatearen egoitza elektronikoko iragarki-ohol elektronikoan ere.

17.–Baliabideak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Eskatzailearen merezimenduen baremoa

Izangaiaren merezimenduak: 0,5 puntu gehienez ere:

Ikerketa-jarduera

0,3

Ikastaroak

0,1

Mugikortasuna

0,1

Ikerketa-jarduera:

Ikerketa-jardueraren kategoriak

Argitalpenak

0,3

Biltzarrak

0,2

Proiektuetan parte hartzea

0,2

EKARPENA

PUNTUAK

MAILA

1

Nazioarteko aldizkarietako artikuluak.

1,6

Argitalpenak

Gehieneko normalizatua

0,3

2

Nazioarteko liburuak, osorik.

1,6

3

Liburu nazionalak, osorik, edo nazioarteko liburuetako kapituluak.

0,8

4

Nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak.

0,4

5

Beste argitalpen batzuk.

0,2

6

Komunikazioak edo posterrak nazioarteko biltzarretan.

0,5

Biltzarrak

Gehieneko normalizatua 0,2

7

Nazioko biltzarretako komunikazioak edo posterrak.

0,3

8

Europako Batasuneko proiektuetan parte hartzea.

1

Proiektuak

Gehieneko normalizatua 0,2

9

Plan Nazionaleko edo asimilatuetako proiektuetan parte hartzea.

0,75

10

Esparru autonomikoko proiektuetan parte hartzea.

0,5

11

LOUren 83. artikuluak aipatzen dituen kontratuetan parte hartzea.

0,1

12

Ikastaroak

Gehieneko puntuazioa 0,1

13

Mugikortasuna

Gehieneko puntuazioa 0,1

Argitalpenak eta komunikazioak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatu behar da. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpen gisa puntuatuko, nahiz eta ISBNa eduki.

Biltzarretara joatea baina bertan parte ez hartzea ikastaroen atalean hartuko da kontuan.

Proiektuak: beharrezkoa da eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa-taldekoa dela egiaztatzea, proiektuaren erakunde arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu horretan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Ez dira baliozkoak izanen proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako ziurtagiriak.

Kontratuak: LOUren 83. artikuluaren arabera egindako kontratuetarako atxikipenak baloratuko dira soilik, betiere taldekide gisa agertzen badira kontratuaren testuan edo beka edo lan kontratu bat izan baldin badute.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak

Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte-hartzea behar bezala dokumentatu behar da.

Agiriz egiaztatutako merezimenduak bakarrik baloratuko dira.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

Ikerketa-jarduera, 0,3 puntu gehienez. Hauek hartuko dira kontuan: biltzarretako argitalpenak, komunikazioak edo posterrak, eta finantzaturiko ikerketa-proiektuetako parte-hartzea. Ekarpen bakoitza honela baloratuko da: nazioarteko aldizkarietako artikuluak, 1,6 puntu; nazioarteko liburuak osorik, 1,6 puntu; nazioko liburuak osorik, 0,8 puntu; nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak, 0,4 puntu; beste argitalpen batzuk, 0,2 puntu; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,3 puntu; Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 1 puntu; Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea, 0,75 puntu; esparru autonomikoko proiektuetan parte hartzea, 0,5 puntu; esparru autonomikoko proiektuetan parte hartzea, 0,5 puntu; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, 0,1 puntu. Argitalpenen atalean hobekien balioesten den eskatzaileari 0,3 puntu emanen zaizkio, 0,2 biltzarren atalean hobekien balioesten denari, eta 0,2 proiektuen parte hartzeagatiko atalean hobekien balioesten denari. Azkenik, ekarpen mota bakoitzari dagozkion balio partzialak batuko dira.

Ikerketarako interesekoak diren prestakuntzako zenbait ikastaro: 0,1 puntu gehienez.

–0,01 puntu, ikastaroko 10 orduko.

–Egiaztatzen diren ikastaroak baloratuko dira, 100 ordu gehienez, eta jardunaldi eta biltzarretara joatea barne. Jardunaldi eta biltzarretako egun bakoitzeko, 5 ordu zenbatuko dira. Zehazten ez bada, 10 ordu baloratuko dira.

Mugikortasuna: 10 hilabeteko egonaldia zenbatuko da gehienez jatorrizko erakundea ez den beste batean egindako egonaldiagatik (egonaldia Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin duten ikasleei ere zenbatuko zaie). 0,01 puntu emanen dira egonaldiaren hilabete bakoitzeko. Puntuazioa gehienez: 0,1 puntu.

II. ERANSKINA

Zuzendariaren merezimenduen baremoa

2017tik 2021era bitarteko merezimenduak baloratuko dira, biak barne.

KATEGORIAK

Gidatutako tesiak

Gehieneko normalizatua 10 puntu.

Kudeaketa akademikoa

Gehieneko normalizatua 15 puntu.

Argitalpenak

Gehieneko normalizatua 37,5 puntu.

Ikerketa proiektuak

Gehieneko normalizatua 37,5 puntu.

Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak:

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

–Gidatutako tesiak: 1 puntu gidatu eta defendatutako tesi bakoitzeko, eta 0,5 puntu beste batzuekin batera gidatu eta defendatutako tesi bakoitzeko.

–Kudeaketa akademikoa:

  • 1 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, lagun bakarreko kargu hauetako bakoitzagatik: errektorea, errektoreordea, dekanoa, eskolako zuzendaria, idazkari nagusia, saileko zuzendaria.
  • 0,5 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, lagun bakarreko kargu hauetako bakoitzagatik: arloko zuzendaria, ikerketa-institutuko zuzendaria, saileko zuzendariordea, saileko, eskolako edo fakultateko idazkaria, eskolako edo fakultateko zuzendariordea, NADOEko zuzendaria.

–Argitalpenak:

• 1 puntu JCRko (Q1 edo Q2) argitalpenagatik, Gizarte Zientzietako nazioarteko aldizkari espezializatuetan, monografia juridikoa, liburua entzute handiko argitaletxe batean.

JCRko argitalpena: eragin-faktorea kontsultatzeko FECYTen tresna erabiliko da.

Gizarte Zientzietako nazioarteko aldizkari espezializatuak: Dialneten A sailkapena dutenak (aldizkari zientifikoen sailkapen integratua) edo CARHUSen A edo B sailkapena dutenak.

Monografia juridikoa, CNEAIk ezarritako irizpideak betez.

Izen handiko argitaletxea:

  • Giza eta Gizarte Zientziak: SPI rankingak (http://ilia.cchs.csic.es/SPI/rankings.html). Nazioarteko sailkapeneko lehenbiziko 10ak eta nazionaleko lehenbiziko 7ak dagozkion arlo edo diziplinetarako (16).
  • Ingeniaritza eta Teknologia eta Zientziak: Bipublishers rankinga (http://bipublishers.es). Lehenbiziko 10en zerrenda dagozkion diziplinetarako (ingeniaritza eta teknologiako 4 eta zientzietako 12). PBK adierazlearen arabera ordenatutako rankingak.

• 0,5 puntu JCRko (Q3 edo Q4) argitalpenagatik, eragin-adierazlea duten Gizarte Zientzietako aldizkari nazionaletan, datu-base ezagunetan (CINDOC, INREC, DIRSEC,...) jasotako aldizkari nazionaletan, liburuetako kapituluak entzute handiko argitaletxe batean, eragin-adierazlerik ez duten Ekonomia eta Enpresa Zientzietako nazioarteko aldizkarietan.

JCRko argitalpena: eragin-faktorea kontsultatzeko FECYTen tresna erabiliko da.

Eragin-adierazlea duten Gizarte Zientzietako aldizkari nazionalak: Dialneten B sailkapena dutenak (aldizkari zientifikoen sailkapen integratua) edo Latindexen jasota dauden eta baldintza hauek betetzen dituztenak: argitalpen kontseiluko 14 kide, kanpoko 21 ebaluatzaile eta 23 argitalpen irekiera.

Izen handiko argitaletxeetako liburuetako kapituluak: liburuetarako irizpide berberak.

Eragin-adierazlerik ez duten Ekonomia eta Enpresa Zientzietako nazioarteko aldizkariak: Ekonomia eta Enpresa Zientzietako atzerriko aldizkariak (Espainiatik kanpokoak).

• 0,2 puntu gainerako argitalpen zientifikoengatik. Atal honetan ez dira puntuatuko biltzarretako akta liburuetan egindako argitalpenak.

–Ikerketa-proiektuak:

• 1 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, Esparru Programako proiektuan (EB) INa izanez gero

• 0,75 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, NUPeko Esparru Programan (EB) proiektuko ikertzailea izanez gero

• 0,85 puntu eskaera bakoitzeko, Esparru Programako Proiektuko (EB) NUPeko INa izanez gero

• 0,85 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, Europako beste proiektu batzuetan INa izanez gero

• 0,6 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, NUPeko beste europar proiektu batzuetan ikertzailea izanez gero

• 0,8 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, proiektu nazionaleko ikertzailea izanez gero.

• 0,5 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, Proiektu Nazionaleko NUPeko ikertzailea izanez gero

• 0,4 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, NUPeko Ikertzaile Gazteentzako proiektuetako INa izanez gero

• 0,4 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, beste proiektu batzuk IN gisa (eskualdekoak) edo 83. artikuluko kontratuak (sinatutako kontratuan jasotako iraupena hartuko da kontuan).

• 0,2 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, beste proiektu batzuetan ikertzailea izanez gero (eskualdekoak).

• 0,2 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, NUPetik kanpoko proiektu nazionaletan edo europarretan ikertzailea izanez gero.

Azkenik, atal bakoitzean lortutako puntuazioak batu eta 2 puntuan normalizatuko dira.

Iragarkiaren kodea: F2207076