100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

1/2022 eta 2/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Kontzejuak, 2022ko maiatzaren 6an egindako bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 1/2022 aurrekontu-aldaketa (kreditu-gerakina gehitzea) eta 2/2022 aurrekontu-aldaketa (kreditu-gehigarria).

Espedientea Idazkaritzaren bulegoan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 1/2022 eta 2/2022 aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsiko dira, eta argitaratu eginen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Petilla Aragoin, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2206635