100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2022ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikingintza-ordenantzaren 20.2 artikulua aldatzea. 2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24an.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orkoienen, 2022ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2206948