100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Udal ordenantza, etxeak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza bat, etxeak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituena.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beriainen, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2206638