100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Ordenantza, eguzki energia biltzeko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Arasko Udalak, 2022ko martxoaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arasko udal-mugartean eguzki energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arasen, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2206997