100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN BATASUNA

Lan publikoaren 2022ko eskaintza

Lehendakaritzaren 2022ko maiatzaren 17ko ebazpen baten bidez onetsi da Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren 2022rako lan-eskaintza publikoa, honela:

Lehena.–Onestea Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren 2022rako lan-eskaintza publikoa, honako lanpostu hauek barne hartuta, kontuan hartuta 20/2021 Legeak xedatutakoa:

1.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila ahoz eta idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan-eskaintza publikoa argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan-eskaintza publikoaren eraginpeko lanpostuak betetzen dituzten Zubieta eta Iturengo Batasunaren aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpena honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zubietan, 2022ko maiatzaren 17an.–Lehendakaria, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2207370