100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

2022ko maiatzaren 17ko Ebazpenaren bidez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

–Funtzionarioak. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %18,36. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %9. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

–Funtzionarioak. Lanpostu kopurua: 2. Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuaren osagarria: %17,99. Lanaldiaren luzapena: %9. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Hori guztia argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Aguilar Kodesen, 2022ko maiatzaren 17an.–Mankomunitateko burua, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L2207166