100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Mankomunitateko buruaren 2022ko maiatzaren 16ko 60/2022 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Hona hemen lanpostuak:

–Gizarte-langileen 2 lanpostu. B maila. Osagarriak: %24,35 (lanpostukoa). Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi osoa.

–Administrari laguntzaile lanpostu bat (1). D maila. Osagarriak: %15,01 (lanpostukoa), %12 (mailako osagarria).Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi osoa.

–Familia-langileen 3 lanpostu. D maila. Osagarriak: %8,35 (lanpostukoa), %12 (mailako osagarria). Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi erdia.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

–Familia-langile lanpostu bat (1). D maila. Osagarriak: %8,35 (lanpostukoa), %12 (mailako osagarria). Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi erdia.

Lanpostua oposizio-lehiaketa bidez beteko da.

Hori guztia argitara ematen da, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

Zangozan, 2022ko maiatzaren 16an.–Mankomunitateko burua, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2207159