100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Batzar Orokorraren 2022ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

–Zuzendaritzako lanpostu bat, A mailakoa, lan-kontratudun finkoa, 1 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Erizainen 8 lanpostu, B mailakoak, lan-kontratudun finkoak, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Gizarte Laneko lanpostu bat, B mailakoa, lan-kontratudun finkoa, 11 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Administrari-ofizialen 2 lanpostu, C mailakoak, 14 eta 15 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Mantentze-lanetako eta segurtasuneko lanpostu bat, C mailakoa, 16 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Zerbitzu orokorretako 33 lanpostu, D mailakoak, lan-kontratudun finkoak. Plantilla organikoko zenbakiak: 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 37, 38, 39, 40, 41, 42, 43, 44, 45, 46, 51, 52 eta 61.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, 2023an eta 2024an, behin bakarrik eta salbuespenez.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Irunberrin, 2022ko maiatzaren 20an.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L2207473