100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, Udaltzaingoko inspektoreordearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea

Alkatetzaren maiatzaren 11ko 1019/2022 Ebazpenaren bidez, Fernando González García (Castejóngo Udaltzaingoko burua) epaimahaikide titular izendatzea onetsi zen, Juan Cruz Ruiz Gómara (Tuterako Udaltzaingoko burua eta inspektoreordea) epaimahaikide titularraren ordez jarduteko, Tuterako Udaltzaingoko inspektoreordearen lanpostu bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez (barne igoera) betetzeko deialdian. Deialdia eta haren oinarriak 2022ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 18an.

Tuteran, 2022ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2206906