100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SUNBILLA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Sunbillako Udaleko alkateak, 2022ko maiatzaren 16ko 3/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi du Sunbillako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, eta ebazpen horren xedapen zatia honako hau da:

1. Sunbillako Udalaren 2022rako eskaintza publikoa onartzea, honako lanpostu hauek betetzea barne, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedaturikoari dagokionez:

–Lan-kontratu finkoa. Plaza kopurua: bat (1). Lanpostua: garbitzailea. E maila. Lanaldia: %50. Hizkuntza-eskakizuna: B2 ahoz eta A2 idatziz. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Betetze aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2. Enplegu publikoaren eskaintza udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta interesdunek egoki iritzitako errekurtsoak aurkez ditzaten.

3. Ebazpen hau Sunbillako Udaleko aldi baterako langileei jakinaraztea, baldin eta lan publikoaren eskaintzaren eraginpeko lanpostuak betetzen badituzte.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sunbillan 2022ko maiatzaren 17an.–Alkatesa, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2207383