100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

HIRIGINTZA GERENTZIA
2022rako lan publikoaren eskaintza

Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2022ko maiatzaren 18an, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik zer lanpostu huts dauden Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoaren 2021eko plantilla organiko luzatuan, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enpleguan); ikusirik, orobat, Hirigintza Gerentziako kudeatzailearen ondokoaren txostena, 2022ko maiatzaren 11koa, erabaki da:

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea 2022rako lan publikoaren aparteko eskaintza, barnean direla honako lanpostu hauek:

100002-3

ARKITEKTOA

100002-4

ARKITEKTOA

100003-1

ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO TEKNIKARIA (ARLO JURIDIKOA)

400001-6

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

400001-7

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoaren 2022rako lan publikoaren aparteko eskaintza.

3. Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten aldi baterako langileei, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziakoei.

Egintza hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta honen kontra honako hau jar daiteke:

Berraztertzeko errekurtsoa, Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2207366