100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LERGA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Lergako Udalak 2022ko maiatzaren 11n hartutako erabakiaren bidez, onetsi dela Lergako Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Lergako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuz abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea):

1. Izaera: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean (%20). Lanpostu kopurua: bat. Lanpostua: teknikari kontularia. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

2. Izaera: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean (%20). Lanpostu kopurua: bat. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Lergan, 2022ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L2207465