100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARGOTA

Akats zuzenketa 2022rako lan publikoaren eskaintzan

2022ko 92. Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an, 2022rako lan publikoaren eskaintzaren iragarkia. Testu horretan akatsa dagoela oharturik, hona hemen zuzenketa:

Honela dioen lekuan:

“–Zerbitzu anitzetako lanpostu bat (1). E maila. Osagarriak: mailako osagarria, %15; lanpostuko osagarria, %3,21. Lan-kontratudun finkoa”.

Honako hau behar du:

“–Zerbitzu anitzetako lanpostu bat (1). E maila. Osagarriak: mailako osagarria, %15; lanpostuko osagarria, %3,21. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: %50”.

Bargotan, 2022ko maiatzaren 12an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2206954