100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARROITZ

2022rako lan publikoaren eskaintza

Arroizko Alkatetzaren maiatzaren 18ko 67/2022 Ebazpenaren bidez, bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoarekin, honako hau ebatzi da:

Arroizko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza onestea, honako lanpostu hauekin:

–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda: irekia.

–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: liburutegiko arduraduna eta animazio soziokulturala. Maila: D. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanaldia: partziala. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda: irekia.

–Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: lau (4). Lanpostua: musika-eskolako irakasleak. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2,1. artikulua). Lanaldia: partziala. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda: irekia.

–Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bi (2). Lanpostua: igerilekuetako sorosleak. Maila: D. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanaldia: partziala. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda: irekia.

Ebazpen honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuetan egun diharduten udal langileei, jakin dezaten, behar diren ondorioetarako.

Aditzera ematen da, bete dadin Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoa, orok jakin dezan eta, hala badagokio, administrazio publiko ez diren interesdunek errekurtso hauetakoren bat aurkez dezaten:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Arroitzen, 2022ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2207454