100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARBIZU

2022rako lan publikoaren eskaintza

Arbizuko Udaleko Alkatetzak, 2022ko maiatzaren 13an emandako 28/2022 Ebazpenaren bitartez, onetsi zuen 2022rako lan publikoaren eskaintza, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Onestea 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapena (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan):

–Soroslea - kirol kudeatzailearen lanpostu bat, B mailakoa, araubidea: lan-kontratudun finkoa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: C1 jakite maila. Lanaldia: %100. Lehiaketa bidez betetzekoa.

–Soroslea - Igerilekuko monitorearen lanpostu bat, D mailakoa, araubidea: lan-kontratudun finkoa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Lanaldia: %50. Lehiaketa bidez betetzekoa.

–Yoga monitorearen lanpostu bat, D mailakoa, araubidea: lan-kontratudun finkoa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Lanaldia: %3,17. Lehiaketa.

–Garbiketako lanpostu bat, D mailakoa, araubidea: lan-kontratudun finkoa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Lanaldia: %50. Oposizio-lehiaketa.

–Zumbako monitorearen lanpostu bat, D mailakoa, araubidea: lan-kontratudun finkoa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Lanaldia: %2,82. Oposizio-lehiaketa.

–Igerilekuko monitorearen lanpostu bat, D mailakoa, araubidea: lan-kontratudun finkoa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Lanaldia: %40,85. Lehiaketa.

–Igerilekuko monitorearen lanpostu bat, D mailakoa, araubidea: lan-kontratudun finkoa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Lanaldia: %30,98. Lehiaketa.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Arbizuko Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo egileari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Arbizun, 2022ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2207165