100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AGUILAR KODES

2022rako lan publikoaren eskaintza

2022ko maiatzaren 17ko Ebazpenaren bidez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legea (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan), lanpostu honekin:

–Lan-kontratudunak: plaza kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, lanaldi partzialean. Astean 18 ordu. D maila. Taldeko osagarria: %12. (Jarraikiz Nafarroako Gobernuaren 2007ko urtarrilaren 15eko Hitzarmenari). Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Aguilar Kodesen, 2022ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2207179