100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdia, ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko. Laburpena. 2022-2023 ikasturtea

DDBN (identifikazioa): 626370.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/626370).

Tutera: deialdia, ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko. Laburpena. Jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei (Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorra), argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa ikus daiteke Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean. A) Onuradunen baldintzak eta betebeharrak: Deialdiko oinarrietan jasotako baldintzak bete behar dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako, eta ikasturte guztian mantendu. Diru-laguntza jaso ahal izateko, hauek dira nahitaezko betebeharrak: a) Tuteran egiazko bizilekua izatea eta bertan erroldaturik egotea (adingabea, aita eta/edo ama, izatezko bikotekidea edo adingabearen tutoreak, adingabearekin bizi direnak), laguntza jaso bitartean. Oinarrizko gizarte-zerbitzuek udal erroldaren bidez egiaztatuko dute eskatzaile eta onuradunen erroldatze eta bizikidetza egoera. b) Ardurapean izatea eskolara doazen adingabeak, deialdi honetako oinarrietan aipatzen diren maila batean. c) Eskolako jantokia erabiltzeko premia objektiboa izatea, oinarri hauetan zehazten den egoera ekonomikoan egonez gero, arrazoi hauetako batengatik: –Adingabeek ezin etxean bazkaltzea, helduak kanpoan egoteagatik bazkaltzeko ordutegian, lanean aritzeagatik edo prestakuntza jarduera batean aritzeagatik lana aurkitzeko aukerak hobetzeko, salbu eta bizikidetza-unitatean diru-sarrerak badira lanbide arteko gutxieneko soldataren %130 edo txikiagoak.–Adingabearen ardura duen pertsona izatea honako hauetako baten zaindaria: Nafarroako Mendekotasun Agentziak dependentzia duen pertsonatzat duen batena, baliaezintasun handia duen batena edo %65eko desgaitasun maila edo handiagoa duen batena. Pertsona berak izan behar du mendekotasuna duten helduen edo adinekoen zaindaria eta aldi berean adingabeena, edo adingabea begiratzen duenak mendekotasuna izan behar du eta, paragrafo honetan jasotzen den gisara, ez du aukerarik izan behar ardura horiek beste heldu batekin partekatzeko etxean, bazkaltzeko tenorean.–Gizarte eta familia egoerak beharrezkoa egitea haurra jantokira joatea prebentzioko baliabide gisa eta hura babesteko. d) Diru-sarrerak izatea ezarritako baremoa baino txikiagoak, hau da, lanbide arteko gutxieneko soldataren %190 edo txikiagoak, eta familiaren diru-sarrerak izatea, kontzeptu guztiak kontuan hartuta, oinarri hauetako erreferentziako taula ekonomikoetakoak baino apalagoak, bizikidetzako familia-unitatearen arabera eta horiek kalkulatzeko aintzat hartutako kontzeptuen arabera. e) Epeen barnean aurkeztea eskabidea eta deialdi honetan ezarritako agiriak. f) Familiaren ondarea gehienez ere 60.000 euro izatea, kenduta ohiko etxebizitza eta lanean aritzeko ondasun higigarri eta higiezinak. B) Xedea: dirulaguntzak ematea, eskolako jantokietara joan daitezen Tuteran erroldaturik dauden eta bertan bizi diren ikasleak, baldin eta dagokion ikasturtean badaude haur hezkuntzako bigarren zikloan, lehen hezkuntzan edo derrigorrezko bigarren hezkuntzan. C) Oinarri arautzaileak: 232. aldizkaria, 2017ko abenduaren 1ekoa, eta web-orria: http://www.tudela.es/tu-ciudad/servicios-sociales/bienestar-social D) Zenbatekoa: 40.000,00 euro (dagokion ikasturteko iraila-abendua) eta 80.000,00 euro (dagokion ikasturteko urtarrila-ekaina). E) Eskabideak aurkezteko epea: dagokion ikasturteko ekaina.

Tuteran, 2022ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2207038