100. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

46/2022 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena ukatzen baitzaie Uxueko, Lergako, Eslabako eta Galipentzuko udal-mugarteetan energia elektrikoa ekoizteko “Templarios parke eolikoa” izeneko instalazioari eta energia ateratzeko azpiegiturei. Halaber, abala itzultzen da aurretiazko administrazio baimena ukatzeagatik.

1.–2021eko urtarrilaren 13an egindako eskaera.

2021eko urtarrilaren 13an, GREEN CAPITAL POWER SL sustatzaileak Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari zuzendutako eskabidea aurkeztu zuen. Bertan, Nafarroako Foru Komunitatean dagoen “TEMPLARIOS” parke eolikorako (45,045 MW) eta energia ateratzeko azpiegituretarako aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen eraginaren adierazpenaren izapideari ekiteko eskatzen zuen.

Proiektatutako parke eolikoak 13 haize-sorgailu ditu, 3,465 MW-ko potentzia unitariokoak, eta instalatutako potentzia 45,045 MW-koa da guztira. Proiektuak aurreikusten du 30/220/kV-ko tentsio ertaineko lurpeko sare baten bidez ateratzea sortutako energia, “Templarios” parke eolikoko azpiestazioraino (30/220 kV). Goi tentsioko linea baten bidez (220 kV), “Templarios” ebakitze zentrotik igarotzen da (220 kV), “Promotores Muruarte” azpiestazioraino iritsi arte (220/400 kV). Ordutik aurrera, 400 kV goi tentsioko aire lineatik jarraitzen du. Parkeak sortutako energiaren azken entrega puntua “Muruarte” azpiestazioan (400 kV) ezartzen da. Titularra Red Eléctrica de España SA da.

Proiektatutako parke eolikoa Uxue, Lerga, Eslaba eta Galipentzuko udal-mugarteetan dago.

2.–Ingurumen eraginaren azterketaren eta proiektuaren jendaurreko informazioa.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen da. Dekretu horren 7. artikuluarekin bat etorriz, GREEN CAPITAL POWER SL enpresak egindako eskaera jendaurrean jarri zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak. Horretarako, iragarkia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2021eko martxoaren 18an, 63. zenbakia) eta Diario de Navarra egunkarian (2021eko martxoaren 22an), bai eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean ere.

3.–Kontsultak ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei.

Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluari jarraikiz, 2021eko martxoaren 16an, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien Beireko, Eslabako, Galipentzuko eta Lergako udalei. 2021eko martxoaren 17an, Erriberriko, Puiuko, Tafallako, Tebas-Muru Artederretako eta Uxueko udalei egin zitzaien kontsulta, eta, 2021eko apirilaren 9an, San Martin Unxeko Udalari.

Era berean, 2021eko martxoaren 15ean, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak txostena eskatu zien Ingurumen Eraginaren Atalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari eta Basoak Kudeatzeko Atalari. Halaber, 2021eko martxoaren 17an, txostena eskatu zitzaien Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuari.

Bestalde, 2021eko martxoaren 16an, kontsulta egin zitzaien Aire Segurtasuneko Estatu Agentziari (AESA), Ebroko Konfederazio Hidrografikoari (CHE), Nafarroako Ubidea SAri (CANASA), Nafarroako Autobideak SAri (AUDENASA) eta I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri.

4.–Jasotako txostenak eta alegazioak.

Eskatutako txostenen, egindako kontsulten eta jendaurrean jartzeko tramiteen esparruan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak txosten eta alegazio hauek jaso zituen:

–Txostenak:

  • 1. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.
  • 2. txostena.–Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzua.
  • 3. txostena.–Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Basoak Kudeatzeko Atala.
  • 4. txostena.–Ingurumen Eraginaren Atala.
  • 5. txostena.–Lurraldearen Antolamenduaren Atala.
  • 6. txostena.–Erriberriko Udala.
  • 7. txostena.–Puiuko Udala.
  • 8. txostena.–Lergako Udala.
  • 9. txostena.–Tebas-Muru Artederretako Udala.
  • 10. txostena.–Galipentzuko Udala.
  • 11.–San Martin Unxeko Udala.
  • 12. txostena.–Tafallako Udala.
  • 13. txostena.–Nafarroako Autobideak SA.
  • 14. txostena.–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
  • 15. txostena.–Nafarroako Ubidea SA.
  • 16. txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

–Alegazioak:

  • 1. alegazioa.–Sustrai Erakuntza Fundazioa.
  • 2. alegazioa.–Saguzarrak Kontserbatzeko eta Aztertzeko Espainiako Elkartea.
  • 3. alegazioa.–GURELUR-Ingurune Naturala Babesteko Nafarroako Funtsa.
  • 4. alegazioa.–Nafarroako Ekologistak Martxan.
  • 5. alegazioa.–Zangoza-Ongaiz eskualdeko Ekologistak Martxan.

Ez zen jaso Aire Segurtasuneko Estatu Agentziaren erantzunik. Ez zen jaso Beire, Eslaba eta Uxueko udalen txostenik.

Jasotako txostenen eta alegazioen edukia ebazpen honen espedientean laburbiltzen da.

5.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluaren arabera, 2021eko uztailaren 2an, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak GREEN CAPITAL POWER SL sustatzaileari igorri zizkion aurreko txostenak eta alegazioak.

6.–Ingurumen eraginaren ebaluazioa hasteko eskaera, 2021eko irailaren 3koa.

Nafarroako parke eolikotarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuz, 2021eko irailaren 3an, GREEN CAPITAL POWER SLk jendaurreko aldian jasotako alegazioei eta txostenei ematen zizkien erantzunak bildu zituen. Era berean, ingurumen eraginaren ebaluazioa eta lurzoru urbanizaezineko jardueren baimena hasteko eskatu zuen, “TEMPLARIOS” parke eolikoari eta energia ateratzeko azpiegiturei dagokienez.

Artikulu horren beraren arabera, 2021eko irailaren 13an, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak aurreko eskaera hori igorri zuen Ingurumen Eraginaren Atalera eta Lurraldearen Antolamenduaren Atalera.

Ebazpen honen espedientean dago GREEN CAPITAL POWER SL sustatzaileak jendaurreko alditik ateratako txosten eta alegazioei emandako erantzunen edukia.

7.–Ingurumen eraginaren adierazpena.

Espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren, Biodibertsitatearen Zerbitzuak ondorioztatu du proiektuaren ingurumen eraginaren ebaluazio arruntaren prozedura behar bezala gauzatu dela. Hala ere, ez dago ados ingurumen eraginaren azterketaren ondorioekin. Uste du inguru horren ingurumen sentsibilitate handiak, arriskuan dagoen fauna hegalariaren presentziak, talka egiteko arrisku handiak, Natura 2000 Sareko guneen arteko hesi efektua eta koherentzia ekologikoaren galerak, eta Natura 2000 Sareko gune horien kontserbazio helburuetan eta Nafarroan ugatzarentzat eta Bonelli arranoarentzat onartutako errekuperazio planetan izandako ondorio kaltegarriek, paisaiaren gaineko ondorioek eta faktore horien gainean lehendik dauden parke eoliko eta energia banatzeko azpiegitura ugari horien eragin sinergiko eta metagarriak kontuan hartzeak “Templarios” parke eolikoaren proiektua ingurumen aldetik bideraezina egiten dutela ingurumen eraginaren azterketan agertzen diren prebentzio, zuzenketa eta konpentsazio neurriak aplikatu ondoren ere. Beraz, ingurumen eraginaren aurkako adierazpena egitea proposatu du.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1401E/2021 EBAZPENAREN bidez, GREEN CAPITAL POWER SL enpresak sustatutako “TEMPLARIOS” parke eolikoaren proiektuaren eta Muruarte azpiestazioraino dauden energia ateratzeko azpiegituren ingurumen eraginaren aurkako adierazpena egin zen.

8.–Espedientearen azterketa teknikoa eta aurretiazko administrazio baimena ukatzeko eta abala itzultzeko proposamena.

Ingurumeneko zuzendari nagusiak abenduaren 29ko 1401E/2021 Ebazpenaren bidez egindako ingurumen eraginaren aurkako adierazpena ikusita, eta espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura era egokian egin dela, eta espedientea ebaztea proposatu du, GREEN CAPITAL POWER SLk eskatutako aurretiazko administrazio baimena ukatuta.

Espedientean jasotzen da ezen, 2018ko abenduaren 19an, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Diruzaintza Atalean ezarri zela 5020000511 CFNA 2018 gordekin zenbakiko berme ekonomikoa, 1955/2000 Errege Dekretuko 59.bis artikuluan xedatutakoa betez (urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuak aldatu zuen). Egun berean, gordailu horren gordekina aurkeztu zen Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusian (AV-NAV-0122 espedientea).

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1 artikuluaren arabera, espedientean jasota dago garraio sarerako sarbidea eta konexio koordinatua eguneratzen direla 2020ko irailaren 17ko MURUARTE lotunean (400 kV). Red Eléctrica de España SAUk igortzen du (erreferentzia zenbakia: DDS.DAR.20–3422), eta bertan sartzen da “TEMPLARIOS parke eolikoa” izeneko instalazioa.

2022ko martxoaren 23an, GREEN CAPITAL POWER SL enpresak jarritako bermea itzultzeko eskatu zion Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari.

Ebazpen honen bidez, ukatu egiten da GREEN CAPITAL POWER SLk “TEMPLARIOS” parke eolikoaren proiekturako aurretiazko administrazio baimena.

Ingurumen eraginaren adierazpena eginez gero, eta horrek, aldi berean, aurretiazko administrazio baimena ematea eragozten badu, ezinezkoa da ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 1. artikuluan ezarritako administrazio gertakariak egiaztatzea, sustatzaileari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Beraz, abenduaren 29ko 1183/2020 Errege Dekretuan xedatutakoa kontuan hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak berme hori itzultzea proposatu du.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Uxue, Lerga, Eslaba eta Galipentzuko udal-mugarteetan dauden “TEMPLARIOS parke eolikoa” izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalazioaren (45,045 MW) eta energia ateratzeko azpiegituren aurretiazko administrazio baimena ukatzea.

2. GREEN CAPITAL POWER, SL enpresak 2018ko abenduaren 19an “TEMPLARIOS parke eolikoa” izeneko instalaziorako jarritako berme ekonomikoa itzultzea.

3. Diruzaintza Atalari agintzea 5020000511 CFNA 2018 gordekin zenbakiko abala –1.801.800,00 eurokoa (Av-NAV-0122)– kitatzeko.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Eraginaren Atalera, Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Ondare Historikoaren Zerbitzura, Oihanak Kudeatzeko Atalera, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko Diruzaintza Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau jakinaraztea GREEN CAPITAL POWER SLri, Aire Segurtasuneko Estatu Agentziari (AESA), Nafarroako Ubidea SAri (CANASA), Ebroko Konfederazio Hidrografikoari (CHE), Nafarroako Autobideak SAri (AUDENASA), I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri (I-DE), Sustrai Erakuntza fundazioari, Saguzarrak Kontserbatzeko eta Aztertzeko Espainiako Elkarteari (SECEMU), Ingurune Naturala Babesteko Nafarroako Funtsari (GURELUR) eta Zangoza-Ongaiz eskualdeko Ekologistak Martxan elkarteari. Halaber, adierazi behar zaie ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, espediente zenbakia adierazita.

7. Ebazpen honen berri ematea Barasoain, Beire, Erriberri, Eslaba, Galipentzu, Garinoain, Lerga, Oloritz, Puiu, San Martin Unx, Tafalla, Tebas-Muru Artederreta, Untzu eta Uxueko udalei, eta jakinaraztea haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 2an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2206424