1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2021eko azaroaren 3an, hasiera batean onetsi zuen mankomunitatearen plantilla organikoa 2022rako, legez eskatzen den gehiengoa izanik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 15ean.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garesen, 2021eko abenduaren 14an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

ERANSKINA

2022KO PLANTILLA ORGANIKOA

KARGUA

MAILA TALDEA

ESKLUSIBOTASUN OSAGARRIA

LANPOSTUKO OSAGARRIA

EUSKARA MAILA

ADMINISTRAZIO-EGOERA

GRADUA

IDAZKARIA

1

F

A

OL

55

50

C1 nahitaezkoa

Hutsik

3

EUSKARA TEKNIKARIA (lanaldiaren %80)

1

LK

B

OL

20

C1 nahitaezkoa

Hutsik

BERDINTASUNEKO TEKNIKARIA

1

ABLK

B

OL

10

B2 (nahitaezkoa)

Hutsik

INGENIARI TEKNIKO espezialista (IGS)

1

ABLK

B

OL

Merezimendua*

Hutsik

Mankomunitateko langileen zerrenda 2021ean

Langileen izenen zerrenda.

LANGILEA

EGOERA

MAILA

LANPOSTUA

MARIEZKURRENA BALEZTENA, Miren Jaione

Administrazio-kontratuduna

A

Idazkaria-kontu hartzailea.

ARMENDARIZ MURILLO, Begoña

Lan-kontratuduna

B

Berdintasuneko teknikaria

IRAOLA NAVARRO, Marisa

Lan-kontratuduna (lanaldiaren %80)

B

Euskara teknikaria

MATILLA IRAOLA, Ángel M.ª

Lan-kontratuduna

B

IGSko teknikaria

Laburdurak:

F = Funtzionarioa.

LK = Lan-kontratuduna.

ABLK = Aldi baterako lan-kontratuduna.

Sarbidea:

OL = Oposizio-lehiaketa.

Merezimendua*= Merezimendu gisa baloratuko da, horretarako onartutako hizkuntza-eskakizunen azterketaren balorazio-irizpideen arabera.

Osagarriak:

Lanpostuko osag. = Lanpostuko osagarria.

Esklusibot. osag.= Esklusibotasun osagarria.

Iragarkiaren kodea: L2117777