1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urterako aurrekontuaren espedientea.

Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta 15 egun baliodunez jendaurrean egonen da, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoarekin.

Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (http://unzue.sedelectronica.es).

Epe hori iragan eta alegaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da. Horri buruzko espedientea Udal Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, nahi badute azter dezaten.

Untzuen, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2117588