1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2021eko abenduaren 9an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2022ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201., 202. artikuluetan eta hurrengoetan, eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesadunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko abenduaren 9an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2117641