1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hartutako erabakiarekin bat, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2021eko abenduaren 17an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2117779