1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2021eko abenduaren 15ean egindako bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluei (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina) eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua):

1. Hasiera batez onestea Miranda Argako Udalaren 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa, lanpostuak eta titularrak jasotzen dituena, eta orobat onestea Udalaren zerbitzuko funtzionarioen eta lan-kontratudunen zerrenda osagarriak.

2. Hasiera batez onestea Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren zerbitzuko langileen 2022ko plantilla organikoa eta zerrenda osagarriak.

Bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari loturik xedatua (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide), onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta aukera izan dezaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkezteko. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragan ondotik.

Miranda Argan, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2117683