1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

283E/2021 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, iraungitzat ematen duena Jesús María Echaide Gómezek eskatuta hasitako espedientea, xede hau duena: “Hornidurarako ur hargunea Iruñeko Magdalenako baratzeetan (Iruñeko 6. poligonoko 1885. lurzatia)”.

2019ko ekainaren 21ean Biodibertsitatearen Zerbitzuan sartu zen izenburuan adierazitako espedientea.

Eskaerarako aurkeztu zen dokumentazio teknikoa ikusirik, 2021eko maiatzaren 5ean jakinarazitako idazkiaren bidez sustatzaileari, hau da, Jesús María Echaide Gómezi, eskatu zitzaion behar zen dokumentazio osagarria bidal zezala, espedientea behar bezala tramitatzeko. Errekerimendu horretan propio ohartarazi zen ezen, idazki hori jakinarazi eta hiru hilabeteko epean dokumentazioa igortzen ez bazen, espedientea iraungiko zela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan xedatutako baldintza eta ondorioekin, eskaera iraungiko zela, eta, horrenbestez, jarduketak artxibatuko zirela, eta, ondorioz, ezin izanen zirela proiektatutako obra eta instalazioak egin.

Emandako epea iragan denez eskatutakoa bete gabe, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Iraungitzat ematea Jesús María Echaide Gómezek eskatuta hasitako espedientea, “Hornidurarako ur hargunea Iruñeko Magdalenako baratzeetan (Iruñeko 6. poligonoko 1885. lurzatia)” proiektua xede duena, eta espediente horretan egindako jarduketak artxibatzea.

Adieraztea ezen, etorkizunean obra horiek gauzatu nahiko balira, beste espediente bat hasi beharko litzatekeela, abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean ezarritako moduan. Foru lege horrek ingurumenean ondorioak dituzten jarduerak arautzen ditu.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Iruñeko Udalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari (Iruñeko Koordinazio Unitatea), haren berri izan dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 10ean.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2117342