1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2021eko azaroaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Erabaki hori 2021eko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hortaz, argitara ematen da aurrekontuaren laburpena, kapituluka, lege horren 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 165.900 euro.

2.–Zeharkako zergak: 10.685 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 2.950 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 60.296,79 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 6.050 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 245.881,79 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria-gastuak: 62.900 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 92.060,14 euro.

3.–Finantza-gastuak: 220 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 27.234,21 euro.

5.–Ustekabeak: 300 euro.

6.–Inbertsio errealak: 52.952,44 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 10.215 euro.

Gastuak, guztira: 245.881,79 euro.

Biurrun-Olkotzen, 2021eko abenduaren 17an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2117812