99. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, Udal Planaren ordenantzetan. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Martzillako Udal Planean determinazio xehatuak aldatzeko espediente bat, zeinak ordenantzak aldatzen baititu. Sustatzailea Martzillako Udala da. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 72. eta 77. artikuluetan xedatuarekin.

Argitara ematen dira aipatutako espedientean jasotako hirigintza arauak, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin.

Martzillan, 2021eko martxoaren 25ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2105368