99. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Hirigintzako araudiaren aldaketa. Behin betiko onespena

Arantzako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen hasiera batez Arantzako hirigintzako araudi orokorra aldatzea, lurzoru urbanizaezinerako hirigintzako araudi berezian eta arau subsidiarioen dokumentazio grafikoan.

Txostena jendaurrean jarri zen hogeita hamar egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren (38. zenbakia, 2021eko otsailaren 18koa), eta ezarritako epean ez zen alegaziorik egin.

Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, Arantzako hirigintzako araudi orokorra, lurzoru urbanizaezinerako hirigintzako araudi berezia eta arau subsidiarioen dokumentazio grafikoaren aldaketa behin betiko onesten dira.

Hori guztia argitara ematen da.

Arantzan, 2021eko apirilaren 14an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2106197