99. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

842/2021 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Euskarako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen otsailaren 19ko 372/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Euskarako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2021eko martxoaren 5ean.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, eta deialdiaren 5.1 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoan Euskarako lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

Bigarrena.–Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, baita akatsak zuzendu ere, halakorik bada, Interneteko helbide honetan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

Horretaz gainera, zilegi da eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Orokorrean aurkeztea (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, autonomia-erkidegoetako administrazioetako eta administrazio lokala osatzen duten erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan. Eskaera posta-bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal irekian eginen da, posta-zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 22an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

ERANSKINA

Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda euskarako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako (Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko otsailaren 19ko 372/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen)

Txanda irekia:

–Onartuak:

AGOTE LOS SANTOS, GONZALO

AIZPURUA URTEAGA, ENEKO

AMATRIA ZABALZA LOHIZUNE

ARANA IBABE, OSKAR

BARATZE ETXEBERRIA, EUKENE

BEREAU BALEZTENA, IRATI

BIDONDO ARNEDO, ARANTZA

BLANCO LEOZ, AITOR

EIZAGIRRE ARANDIA, ENARA

EPALZA ACHA, MAIALEN

GURBINDO GONZALEZ, AMAIA

HARANBURU KARRERA, MIREN ARANTZA

HUALDE CABALLERO, AINHOA

HUALDE ESTREMERA, JONE

HUARRIZ ADOT, JOSEBA

IRIARTE OYAGA, MIREN

LANAO MARIN, ESTIBALIZ

LOITEGUI BIURRUN, ELENA

MARTIN CESTAO, NEREA

MARTÍN COBOS, NATALIA

MARTINEZ MONREAL, EIDER

MENDILUZE ORMAETXEA, AINHOA

MOLINA ALDAREGUIA, SUSANA

ONIEVA ITURGAIZ, LEIRE

ROMERO FERNANDEZ, AMAIA

ROMERO FERNANDEZ, JAVIER

SAINZ PEZONAGA, LUIS MIGUEL

SALAS SIERRA, KRISTINA

SAN JOSE COSME, SERGIO

SAN PEDRO BILBAO, LAURA

SENAR AMATRIA, ANE

URRA IRIBARREN, HARITZ

VIGOR IRIARTE, EDURNE

–Baztertuak:

IBARRA GARCIA, ITXASO

Ez du egiaztatu eskatutako titulazio akademikoa.

LOPEZ DIEZ, ANE

Ez du egiaztatu eskatutako titulazio akademikoa.

Igoera-txanda:

–Onartuak: inor ez.

–Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2106631