99. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

841/2021 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen otsailaren 2ko 168/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2021eko martxoaren 2an.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, eta deialdiaren 5.1 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoan Komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

Bigarrena.–Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, baita akatsak zuzendu ere, halakorik bada, Interneteko helbide honetan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

Horretaz gainera, zilegi da eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Orokorrean aurkeztea (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, autonomia-erkidegoetako administrazioetako eta administrazio lokala osatzen duten erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan. Eskaera posta-bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal irekian eginen da, posta-zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 22an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

ERANSKINA

Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako (Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko otsailaren 2ko 168/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen)

Txanda irekia:

–Onartuak:

ALCAIZA GUALLAR, SAIOA

ASTITZ LARUNBE, IRUÑE

AUZA SANCHEZ-CHIQUITO, MARIA BELEN

BACAICOA CLEMENTE, MAITE

CARMONA JUANMARTIÑENA, LUIS

EPALZA ACHA, MAIALEN

HUARRIZ ADOT, JOSEBA

IRIBARREN ROMO, MIRENTXU

JUANMARTIÑENA FERNÁNDEZ, CRISTINA

LANAO MARIN, ESTIBALIZ

OJER LORA, FERMIN

ONIEVA ITURGAIZ, LEIRE

OSACAR AIZPUN, RAQUEL

URBINA ANTIA, NORA

URRA IRIBARREN, HARITZ

ZABALA CIA, OROITZ

–Baztertuak:

GUERRAB GARCIA, SAMIRA

Ez du egiaztatu eskatutako euskara maila.

HUARTEMENDIA ZABALZA, BEÑAT

Aurkeztutako titulazio akademikoa ez da eskatutako arlokoa.

IBARRA GARCIA, ITXASO

Ez du egiaztatu eskatutako ingeles maila.

IRIARTE OYAGA, MIREN

Ez du egiaztatu eskatutako ingeles maila.

PISON ARIZCUREN, OLATZ

Ez du egiaztatu eskatutako ingeles eta euskara maila.

VILLANUEVA MORIONES, NEREA

Ez du egiaztatu eskatutako euskara maila Ez du aurkeztu lanei uko ez egitearen txostena.

Igoera-txanda:

–Onartuak:

ARANGUREN ALONSO, MARÍA EDURNE

–Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2106632