95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Dirulaguntza deialdia, deskontu-bonuak aplikatzeko tokiko ekonomia eta kontsumoa bultzatzeko “Bizi Tutera deskontu-bonua baliatuz” kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan eginiko erosketetan. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/556795). DDBN (Identifikazioa): 556795.

A) Xedea: prozedura garatzea, banakako ebaluazioaren araubidean, deskontu-bonuen bidezko laguntzak emateko, COVID-19ak eragindako krisiak kaltetutako tokiko ekonomia suspertu eta bultzatzeko ahaleginean ari diren Tuterako merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzuetako establezimenduetan erostea sustatzeko.

B) Onuradun izateko baldintzak:

B.a) Deialdi honetan parte hartu ahal izanen dute, Tuterako txikizkako saltokiek, ostalaritzako establezimenduek eta zerbitzuetako establezimenduek, haien egoerak bidezko egiten badu dirulaguntza ematea, ondoren adieraziko diren baldintzak betetzen badituzte, eta Dirulaguntzen Ordenantza Orokorrean ezarritako betebeharrak betetzen badituzte, betiere.

B.b) Dirulaguntza deialdian parte hartu ahal izanen du Tuterako udalerrian jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egoteaz gain lokal zehatz bat jendearentzako zabalik duen establezimendu orok. Ikusi JEZeko epigrafeak 1. eranskinean.

B.c) Gainera, establezimenduaren titularrak autonomoa, mikroenpresa edo ETE (enpresa txiki eta ertaina) behar du izan, eta Tuteran kokatuta egon. Horretarako, Europako Batzordearen 651/2014 EB Erregelamenduan jasotzen den ETEren definizioa baliatuko da. Horren arabera, 250 langiletik beherako plantilla eta urtean 50 milioi eurotik beherako negozio bolumena duten enpresak dira enpresa txiki eta ertainak. Orobat, enpresa txiki edo ertaina ez den enpresa batek ezin izanen du % 25etik gorako partaidetzarik izan ETE horretan.

B.d) Deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoko hauek:

–Enpresa-elkarteak, fundazioak eta aldi baterako enpresa-elkarteak.

–Administrazio publikoak, haien erakunde autonomoak, enpresa publikoak eta bestelako entitate publikoak.

–Irabazi-asmorik gabeko entitateak.

–Apustu-etxeak eta joko aretoak.

–Loteria administrazioak.

–Harremanetarako lokalak.

–Azalera handiko saltokiak (merkataritza gunea bera esan nahi da, ez bertako galerietan dauden saltokiak).

–Banka, kreditu, aseguru eta higiezinen negozioak.

–Gasolindegiak.

–Tabako salmenta (JEZeko 646. taldea).

–Kalez kaleko salmenta.

Tuteran, 2021eko apirilaren 9an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2105845