95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Deialdia, aparteko laguntzak emateko ostalaritzako establezimendu eta jatetxeei, jarduera ekonomikoari eusten laguntzeko, kontuan izanik nolako larrialdi sozial eta ekonomikoa eragin duten COVID-19aren osasun-krisiak eta alarma-egoerak. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/557088). DDBN (identifikazioa): 557088.

Deialdi honen xedea da arautzea Udalak emanen dituen aparteko laguntzak COVID-19aren ondorioz kaltetu diren ostalaritzako establezimendu eta jatetxeentzat, osasun-krisi honen eragin ekonomiko negatiboak arintzeko eta aurre egiteko establezimenduen itxierak eta/edo jardueraren etenak ekarritako gastu eta kalteei.

San Adrianen, 2021eko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2105810