94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2021eko apirilaren 8an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 01/2021 aldaketa entitatearen 2021erako aurrekontuan.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. eta 202. artikuluak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen dituen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Corellan, 2021eko apirilaren 9an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2105869