94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen kreditu bereziaren eta kreditu gehigarriaren bidezko aldaketak 2021eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarrean.

Erabakiaren hasierako onespena 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 95.000,00 euro.

Aparteko kreditua:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 100.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 88.500,00 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 283.500,00 euro.

Zizur Nagusian, 2021eko apirilaren 13an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2105895