94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean (4 zenbakiduna). Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantzan. (4. ordenantza fiskala).

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsiko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2021eko apirilaren 7an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2105871