94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Udalbatzaren 2021eko otsailaren 25eko ohiko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori 2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 15ean.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren kopia interesatuen eskura dago Sesmako Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://aytosesma.sedelectronica.es/transparency/8a5f1c40-fe35-457d-8847-e90a43323fc/.

Sesman, 2021eko apirilaren 13an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2105881