94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDISE

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Saldiseko Kontzejuko 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazio) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak). Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsi dela ulertuko da, tramite gehiagorik gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Saldisen, 2021eko martxoaren 31n.–Kontzejuko burua, Arantxa Ariño Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2106076