94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAGORE

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Nagoreko Kontzejuko bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Nagore, Otsa, Usotz, Artzi, Muniain, Ekieta, Gurpegi, Asnotz, Olorizgoiti, Olorizbeiti eta Zazpe (Artziko udalerrikoak guztiak); eta Aloz (Longidako udalerrian).

Barrutiaren titularra: Nagoreko Kontzejua.

Nagoren, 2021eko apirilaren 11n.–Kontzejuko burua, Javier Idiazábal Chourraut.

Iragarkiaren kodea: L2105888