94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2020ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurkako errekurtsoak ukitutakoak. Jakinarazpena

Udaleko espedientea: 1801/2020.

Nafarroako Administrazio Auzitegia. Prozesua: 20.01198.

Alfredo Arruiz Sotés, Uharteko Udaleko alkatea, Uharteko Udalaren 2020ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka Nafarroako Administrazio Auzitegiari aurkeztutako 20-01198 gora jotzeko errekurtsoari dagokionez.

–Aurrekariak:

Uharteko Udalak, 2020ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 2020ko plantilla organikoa.

Erabaki hori 2020ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 7an.

2020ko urriaren 19an, Udal honen erregistroan sartu zen erabaki horren aurka jarritako errekurtsoaren jakinarazpena, eta ondoren, 2021eko martxoaren 26an, Nafarroako Administrazio Auzitegiak egindako errekerimendua, Uharteko Udalak errekurtso horretan interesa duten pertsonak epatzeko.

Errekurtsoaren mamian Huarteko Udalaren plantilla organikoko 30.5 lanpostuaren lanpostuko osagarriari eutsi ala ez aztertzen da, erreklamatzaileak eskatzen baitu 2020ko plantilla organikoa aldatzeko, osagarri hori aplikatzeko 2019ko urtarrilaren 1era arteko atzeraeraginez, eta osagarriari eusteko Udalak lanpostuen balorazioa egin bitartean.

–Zuzenbideko oinarria:

Hori guztia ikusirik, 279/1990 Foru Dekretuaren 14.2 artikuluarekin bat, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea hein batean garatzen duen Erregelamendua toki entitateen egintzak eta erabakiak inpugnatzearen arloan,

ERABAKITZEN DUT:

1. Iragarki hau Nafarroako Aldizkari ofizialean argitara dadin agintzea, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 20-01198 zenbakidun gorako gora jotzeko errekurtsoak bere eskubideak edo interes legitimoak ukitzen dituela uste duen orok epaitegi horren aurrean agertzeko aukera izan dezan, hamar eguneko epean, hau argitaratzen denetik hasita.

Uharten, 2021eko apirilaren 12an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2105826