94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2021eko aurrekontua betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko apirilaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldirako luzatutako 2020ko aurrekontua betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da Cortesko Udalaren egoitza elektronikoan, gardentasun atariko esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/5ae9d36a-8cd6-4c51-a484-e83166c34f9d/ hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Cortesen, 2021eko apirilaren 13an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2105900