94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

2021eko martxoaren 5eko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 16an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Labur esanda, aldaketen funtsa da orain arteko oinarriak azken aldiko arau aldaketetara egokitzea. 9., 10., 11. eta 14. oinarrien aldaketa da aipagarriena, kreditu aldaketen tramitazioari buruzkoak. Izan ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatzen duen abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak arlo horretan eragindako aldaketak jaso dira horietan.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketen kopia interesatuen eskura dago Caparrosoko Udalaren web-orriko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke: http://www.caparroso.es/transparencia/situacion-economico-financiera/.

2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketek indarra hartuko dute ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

Caparroson, 2021eko apirilaren 13an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2105896