94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatea ordeztea

Baztango Udaleko alkateak, Joseba Otondo Bikondoak, 2021eko apirilaren 12an, 48/2021 zenbakiko ebazpena eman du:

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44. eta 47. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, non arautzen baita, alkaterik ez denean, besteak beste eri izateagatik, alkateordeei dagokiela alkatearen eginkizunak egitea, izendapen ordenaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Xabier Maia Etxeberria lehen alkateordeari eskuordetzea Alkatetza honen berezko eginkizunak, gaurko apirilaren 13tik aurrera, eta gaixotasunagatiko baja-egoerak irauten duen egunetan.

Bigarrena.–Ebazpen hau lehen alkateordeari jakinaraztea, eta Udalbatzari jakinaraztea hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Baztanen, 2021eko apirilaren 12an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2105893