94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Aresoko Udalak, 2021eko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela, hasiera batean onestea Udalaren 2021eko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatzen denari jarraikiz.

Iragarkia 2020ko martxoaren 15an argitaratu zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Udalaren iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean eduki da, 15 egun baliodunean, hasiera batean onetsiriko plantilla organikoa.

Jendaurreko epe hori iraganik eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo da Aresoko Udalaren 2021eko plantilla organikoa.

Plantilla ondotik ematen da, hitzez hitz:

LANPOSTUEN ZERRENDA

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Erregimena: F Maila: E. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (O.L.) Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %43,69. Administrazio egoera: eszedentzian. Euskara: B2 ahoz/A2 idatziz.

Idazkari/kontu-hartzailea. Erregimena: F Maila: A. Lanaldia: osoa. Sarbidea: O.L.. Lanpostuko osagarria: %30,00. Egoera administratiboa: hutsik. Euskara: EGA/C1.

Administrari-ofiziala. Erregimena: F Maila: C. Lanaldia: erdia. Sarbidea: O.L. Lanpostuko osagarria: %14,20. Mailako osagarria: %12. Egoera administratiboa: hutsik. Euskara: EGA/C1.

Garbitzailea. Erregimena: L Maila: E. Lanaldia: %31,96. Sarbidea: O.L. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %15. Administrazio egoera: hutsik.

LANGILEEN ZERRENDA

Funtzionarioak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Jesús Javier Nieto Baranda. Eszedentzia egoeran. Antzinatasuna: 2004ko uztailaren 1a.

Administrazio kontratudunak.

Idazkari/kontu-hartzailea: Inge Zelaia Zubikoa. Jardunean. Antzinatasuna: 2019ko maiatzaren 20a.

Administrari-ofiziala: Olatz Zubiri Goizueta. Jardunean. Antzinatasuna: 2016ko azaroaren 11.

Lan kontratudunak

Garbitzailea: María Carmen Zabaleta Labayen. Jardunean. Antzinatasuna: 1988ko urtarrilaren 1a

Areson, 2021ko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2105933