94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Araizko Udalak, 2021eko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea Araizko 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

2. Aurrekontu orokorra betearazteko oinarrien aldaketa jendaurrean jarriko da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Araitzen, 2021eko apirilaren 9an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2105698