94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

956/2021 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionario izendatzen dituena, etxezainen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 20ko 2782/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezainen hogeita lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2018ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 597/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1319/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta oposizioaldiko ariketak egiteko eguna, ordua eta tokia finkatu ziren. Ebazpen hori 2019ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 3koan.

Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 418/2020 Ebazpenaren bidez, betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 1466/2020 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, prozesua gainditzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen epaimahai kalifikatzaileak, eta irailaren 14ko 2078/2020 Ebazpenaren bidez, 23 izangai izendatu ziren. María Luz Valencia Sainz de Baranda andreari eten zitzaion epea, ezinbesteko arrazoi bat zela kausa.

Ezinbesteko arrazoia amaituta, María Luz Valencia Sainz andrearen izendapena egin zen, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2632/2020 Ebazpenaren bidez.

Aipatutako lanpostu horietatik 6 ez dira bete, lanpostuen hartzaileei eszedentzia onartu zitzaielako lanpostuaz jabetzeko unetik aurrerako ondorioekin, une horretan zerbitzu finkoak ematen ari zirelako Administrazio Publiko honetan edo beste batean.

Hortaz, izendapen osagarria egin ondoren, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituztela egiaztaturik, abenduaren 24ko 3017/2020 Ebazpenaren bidez izendatu ziren eta lanpostua esleitu zitzaien.

Aipatutako lanpostu horietatik 5 ez dira bete, lanpostuen hartzaileei eszedentzia onartu zitzaielako lanpostuaz jabetzeko unetik aurrerako ondorioekin, une horretan zerbitzu finkoak ematen ari zirelako Administrazio Publiko honetan edo beste batean.

Deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezkoa da lanpostu hutsak betetzea izangai gaindituen zerrendan haien atze-atzetik dauden izangaiekin, eta, horri jarraikiz, 2021eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 1ekoan, bigarren izendapen proposamen osagarria argitaratu zen María José García Larrea, María Teresa Aldaba Legaspi, María Cristina Mayor Arzoz, Luis Ramón Larrañeta Oyarzun eta Rosa María Martínez Arnedo jaun-andreen alde, izan ere, hautapen prozesua igoera txandatik gainditu duten izangaien zerrendaren arabera, horiek dira lehendik proposatutako izangaien ondotik dauden izangaiak.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María José García Larrea andrea, María Teresa Aldaba Legaspi andrea, María Cristina Mayor Arzoz andrea, Luis Ramón Larrañeta Oyarzun jauna eta Rosa María Martínez Arnedo andrea, den-denak igoera txandakoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario izendatzea, etxezainen lanpostuetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

María José García Larrea andreari 33355 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Marques de Villena BHIari atxikia, destinoa Martzillan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

María Teresa Aldaba Legaspi andreari 35637 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Ricardo Campano IPari eta Del Camino DBHIari atxikia, destinoa Vianan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

María Cristina Mayor Arzoz andreari 35730 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Alhama BHIari atxikia, destinoa Corellan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Luis Ramón Larrañeta Oyarzun jaunari 33549 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Plaza de la Cruz BHIari atxikia, destinoa Iruñean duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Rosa María Martínez Arnedo andreari 30900 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Marques de Villena BHIari atxikia, destinoa Martzillan duena, eta baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek atxiki zaien ikastetxeko langileria unitatean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko martxoaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2105496