91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

10E/2021 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdi bat, egin daitezen merkataritzaren eta turismoaren arloko enpresa diagnostikoak, planak eta analisiak. DDBN identifikazioa: 553214.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren ustez funtsezkoa da aldez aurretik plangintza egokia egitea, eta, hala, efizienteagoak eta eraginkorragoak izanen dira merkataritza, turismo eta artisautza sektore ekonomikoetan inplikatutako entitateek egindako ekintzak, hots, honako hauek egindakoak: Nafarroako toki-erakundeak; merkatarien enpresa-elkarteak; eta merkataritza, turismo eta artisautzako enpresa txiki eta ertainak (ETEak).

Dirulaguntzen deialdi honen bidez garatzen dira plan honetan ezarritako hainbat neurri: Nafarroako Hurbileko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Plana (2018-2020). Plan horretan azaltzen da komeni dela eta beharrezkoa dela txikizkako merkataritzan inplikatuta dauden eragile guztiak –izan toki-erakunde bat, enpresen elkarte bat nahiz enpresa bat– txertaturik egotea aldez aurreko plan batean, eta plan horren aurretik egitea egoeraren diagnostiko bat. Hala, planifikatutako neurriek ekarriko dute zehaztutako helburuak betetzea.

Orobat, Nafarroako Turismoaren Plan Estrategikoak (2018-2025) planteatzen du beharrezkoa dela hainbat neurriren bidez indartzea enpresen sarea eta hobetzea turismoko baliabideen kalitatea, jasangarritasuna eta irisgarritasuna. Eta, txikizkako merkataritzaren sektoreko planak bezala, plan horrek azaltzen du beharrezkoa dela sektore horietako enpresen eraldaketa digitala bultzatzea.

Era berean, egokitzat jotzen da Nafarroako Artisautza Erregistroan inskribaturik dauden enpresak bultzatzea eraldaketa digitaleko prozesu honetan.

Jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluari, deialdia banakako ebaluazioaren arabera ebatziko da, aurrekontuan behar adina kreditu dagoen bitartean. Eskaerak aurkezteko ordenari jarraituko dio dirulaguntzak onartzeko ordenak.

Gobernuak 2020ko abenduaren 2an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiari tramita dezan diru-laguntzen deialdi hau banakako ebaluazioaren araubidean.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala),

EBAZTEN DUT:

1. Onestea dirulaguntzen deialdi bat, egin daitezen merkataritzaren eta turismoaren arloko enpresa diagnostikoak, planak eta analisiak.

2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

3. Baimentzea 250.000 euroko gastua, bete daitezen dirulaguntzen deialdi honen ondoriozko konpromisoak; finantzatuko da 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako honako partida hauen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

ZENBATEKOA

830001 83130 4609 432104 Merkataritzako dirulaguntzak. Tokiko entitateak. Dinamizatzeko eta erakartzeko planak (PICMP. M121/124)

60.000

830001 83130 4609 432100 Turismoko dirulaguntzak. Tokiko entitateak eta partzuergoak. Jasangarritasun planak

60.000

830001 83130 4709 431404 Merkataritzako eta turismoko ETEetarako dirulaguntzak. Diagnostikoak, planak, prestakuntza (PICMP.M311/PET M.301

100.000

830001 83130 4819 431400 Merkataritzako dirulaguntzak. Kolektiboak sustatu eta kudeatzea (PICMP.L201)

30.000

GUZTIRA

250.000

4. Ebazpen hau eta eranskinak argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

5. Adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Halaber, administrazio publikoek deialdi honen kontra jartzen ahal dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).

Iruñean, 2021eko martxoaren 12an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

I. ERANSKINA

DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, EGIN DAITEZEN MERKATARITZAREN ETA TURISMOAREN ARLOKO ENPRESA DIAGNOSTIKOAK, PLANAK ETA ANALISIAK

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da deialdi honen araubidea ezartzea, dirulaguntzak eman dakizkien txikizkako merkataritzako enpresa elkarteei, Nafarroako toki-erakundeei eta ETEei, bai txikizkako merkataritzakoei bai turismokoei eta artisautzakoei, egin ditzaten enpresen jarduketa planak, analisiak eta diagnostikoak.

Deialdi honen xedea da sustatzea gogoeta, plangintza egin daitezela eta idatz daitezela diagnostikoak, analisiak eta jarduketa planak, jarduketei ekin aurretik. Honako hauei dago zuzenduta: enpresa pribatuak; turismoko, merkataritzako eta artisautzako sektoreak; eta erakunde publikoak. Helburua da geroko inbertsioak optimizatzea eta ekintzen emaitzak hobetzea.

2. oinarria.–Aurrekontuko zuzkidura.

1. Deialdi honek eragindako konpromisoei erantzuteko 250.000 euroko kreditua baimendu da, diruz lagundu daitezkeen jarduketa moten arabera, laguntzak eska ditzaketen entitateen arabera eta aurrekontu-egozpenaren arabera. Honela banatuko da:

JARDUKETAREN IZENA

ENTITATE ESKATZAILE MOTA

AURREKONTUKO PARTIDA

A)

A1) Enpresaburuen elkarteak bultzatzeko eta garatzeko planak

Merkatari elkarteak eta merkatari elkarteen batasunak

30.000

830001 83130 4819 431400 Merkataritzako dirulaguntzak. Kolektiboak sustatu eta kudeatzea (PICMP.L201)

A2) Enpresaburuen elkarteen digitalizazioaren diagnostikoa

A3) Sustapen ekonomikoen arloen aldez aurreko azterketak

B)

B1) Merkataritzaren arloko planak egitea

Toki-erakundeak

60.000

830001 83130 4609 432104 Merkataritzako dirulaguntzak. Tokiko entitateak. Dinamizatzeko eta erakartzeko planak (PICMP. M121/124)

B2) Turismoaren arloan, prestatzea diagnostikoak eta kudeaketa jasangarriko ekintza ildoak

60.000

830001 83130 4609 432100 Turismoko dirulaguntzak. Tokiko entitateak eta partzuergoak. Kudeaketa jasangarriko planak

C)

Enpresa-diagnostikoak eta analisiak

Turismoko, merkataritzako eta artisautzako ETEak

100.000

830001 83130 4709 431404 Merkataritzako eta turismoko ETEetarako dirulaguntzak. Diagnostikoak, planak, prestakuntza (PI CMP.M311/PET M.301

ZENBATEKOA, GUZTIRA

250.000

2. Baldin, B1) motako eskaerei erantzun ondoren, kreditu erabilgarririk gelditzen bada, B2) motako eskaerei erantzuteko erabiliko da, behar izanez gero, eta alderantziz.

3. oinarria.–Jarduketa diruz lagungarriak gauzatzeko epea.

2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko azaroaren 8ra bitartean, biak barne, gauzatu beharko dira jarduketak. Ondorio horietarako, gauzatu direla ulertuko da baldin epe horretan egin, fakturatu eta ordaindu badira.

4. oinarria.–Entitate onuradunak.

Ondoko betebeharrak betetzen dituzten entitateek jasotzen ahal dituzte laguntzak.

4.1. Betebehar orokorrak:

a) Ez egotea entitate onuraduna izateko ezarritako debeku egoera batean, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluari.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskura ditzan behar diren ziurtagiri telematikoak, frogatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak. Eskabidean interesdunak horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu ziurtagiriak, frogatzeko egunean dituela aipatutako betebeharrak.

b) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

c) Eskatzaileek eratzen dutenean pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte bat, edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluko kasuetako batean, ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar dute, behar adinako ahalmena duena onuradun gisa dagozkion betebeharrak konplitzeko.

Kasu horietan, berariaz adieraziko dira dirulaguntzaren eskabidean zer konpromiso hartzen dituen bere gain batasuneko kide bakoitzak. Halaber, adieraziko da laguntza ematen duen ebazpenean kide bakoitzari aplikatu beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa; kideok ere onuraduntzat joko dira.

Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira eskatzaileak Nafarroako Foru Ogasuneko entitateen erroldan duen inskripzio agirian ageri diren partaidetza portzentajeak, salbu eskatzaileak bestelako erantzukizunpeko adierazpenik egiten badu dirulaguntza eskatzeko inprimakian.

d) Baldintza orokorrak betetzen direla frogatzeko, aurkeztuko da eskabide orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpena.

4.2. Berariazko betebeharrak, dirulaguntza eskatzen duen entitate motaren arabera:

4.2.1. Merkatari elkarteak eta merkatari elkarteen batasunak.

Honako hauek eska ditzakete deialdi honetako dirulaguntzak: merkatari elkarteak, merkatari elkarte mistoak (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) eta merkatari elkarteen batasunak, baldin diru-laguntza eskaera aurkezteko unean izena emanik badaude (edo, behar denean, inskripzioa tramitatzen ari badira) Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Erregistroan (Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua) edo Elkarteen Erregistroan (Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua). Deialdia kudeatzen duen organoak kontsultatuko du informazio hori erregistro horien ardura duten unitateekin, salbu entitate eskatzaileak berariaz horren aurka agertzen badira. Kasu horretan, eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute entitateek.

Gainera, berariazko beharkizun hauek bete beharko dituzte, entitate motaren arabera, dirulaguntza eskatzeko unean, eta 8. oinarrian azaldutako agirien bidez frogatuko dira:

4.2.1.A. Helbidea Nafarroan duten merkatarien elkarteak eta merkatarien elkarte mistoak, irabazi-asmorik gabeak:

a) Eskaera aurkezten den egunean, gutxienez 20 saltoki elkartu izana, kasu hauetan izan ezik (entitate eskatzailearen jarduketa esparruaren arabera):

–5 saltoki elkartu izana, baldin jarduketa esparrua udal merkatu bat bada.

–15 saltoki elkartu izana, baldin jarduketa esparrua udalerria eta ingurua bada.

II. eranskinean ezarri da merkatarien elkarteen jarduketa esparrua eta merkatarien elkarteen batasunen jarduketa esparrua.

Ondorio hauetarako, hauek hartuko dira saltoki elkartutzat: txikizkako merkataritza jardueretan diharduten establezimenduak, titularrak merkatariak dituztenak; hau da, jarduera komertziala egiteko gaitasuna izanik txikizkako merkataritzan ari diren pertsona fisiko edo juridikoak, nor bere izenean eta ohiko lanbide gisa, baldin eta, gainera, dirulaguntza eskatzen duen merkatarien elkarteko kide badira.

Saltoki elkartutzat hartzeko, elkartekide diren saltoki horien titularrek, eskaera aurkezteko datan, alta emanda agertu beharko dute merkataritza establezimendu batean, 641. taldetik 659.era bitarteko (biak barne) eta 661. eta 662. taldeetako jarduera ekonomikoren bateko titular gisa (jarraikiz maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeari; foru lege horren bidez onetsi ziren ekonomia-jardueren gaineko zergaren edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea). Ondorio horietarako, bazterturik daude 654. eta 655. taldeak, salbu 6542., 6545. eta 6546. epigrafeak.

Establezimendu berean, aldi berean, txikizkako merkataritza jarduera bat baino gehiago egiten bada, saltoki elkartu bakartzat hartuko da ondorio hauetarako.

Establezimendu berean, aldi berean, jarduera bat baino gehiago egiten badira eta horietako bat bada lehenago zehaztutako txikizkako merkataritzakoa, establezimendu hori saltokitzat hartuko da baldin eta jarduera nagusia, negozioaren bolumenari dagokionez (salmenten zifra), txikizkako merkataritza-jarduera bada.

Ez dira inola ere saltoki elkartutzat hartuko ostalaritzako establezimenduak, tabernak, kafetegiak, jatetxeak eta halakoak, ez eta zerbitzu pertsonaletarako establezimenduak ere (ile-apaindegiak, edergintzako aretoak, manikura-, estetika- eta beltzarantzeko zentroak, tindategiak, garbitegiak, bidaia agentziak, aseguru agentziak...).

b) Merkatarien elkarte mistoetan (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak), merkatari diren bazkideek, gutxienez, elkarteko kideen %35 izan behar dute. Ondorio horietarako, kide merkataritzat hartuko dira ekonomia-jardueraren gaineko zergaren epigrafeetan alta emanda dauden aipatutako kideak.

4.2.1.B. Helbidea Nafarroan duten merkatarien elkarteen batasunak, irabazi-asmorik gabeak direnak:

Gutxienez ere 4 merkatari elkartek (mistoak edo ez) osatuta egon beharko dute eta, aldi berean, aurreko 4.2.1.A atalean ezarritako beharkizunak beharko dituzte bete.

4.2.2. Toki-erakundeak.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskatzen ahalko dituzte 6/1990 Foru Legearen 3. artikuluan aipatzen diren udalek eta gainerako toki erakundeek (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Zehazki, dirulaguntza eskatu nahi bada turismoaren arloko diagnostikoak eta kudeaketa jasangarriko ekintza ildoak gauzatzeko, toki-erakundeek frogatu behar dute udal-mugartean badituztela kulturako edo naturako baliabide turistikoak, publikoak nahiz publiko-pribatuak, kudeatuak edo kudeatzeko bidean, edo masifikazio-arazoak dituztenak.

Ondorio hauetarako, baliabide turistiko kudeatutzat hartzen da honako hau: turistei eta txangozaleei zerbitzuak eskaintzen diena ordain ekonomikoaren truke, ordutegi egonkorrarekin, tokiko enplegua sortuta eta gutxienez ere 6 hilabeteko jarduera aldiarekin.

4.2.3. Txikizkako merkataritzako ETEak.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, txikizkako merkataritzako ETEek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaera eskatzeko unean:

a) Mikroenpresa, enpresa txikia edo ertaina izatea, jarraikiz Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. eranskinean ezarritakoari. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria bateragarritzat jo ziren barne merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

b) Negozioaren jarduera nagusia izatea Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN-2009) hurrengo jardueretako bat (sailkapen hori onetsi zen apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren bidez):

47.11 eta 47.79 taldeen arteko jarduerak, biak barne.

45.32 taldeko jarduerak (baldin ordezko piezak eta hornigai berriak badira bakarrik).

c) 4799 zenbakidun kodearen barnean bildutako jarduerak (“establezimenduetan, saltokietan eta azoketan egiten ez den bestelako txikizkako merkataritza”), soil-soilik 5.C.1) motako kontzeptuagatiko dirulaguntza eskatzeko (negozio ereduaren diagnostikoak), baldin eta honako betekizun espezifiko hauek betetzen badituzte:

–Merkataritza ibiltariaren modalitatea soilik onartuko da denda-ibilgailuen kasuan, jarraikiz 13/1989 Foru Legearen 3.c. artikuluari (13/1989 Foru Legea, uztailaren 3koa, Merkataritza Ez-egonkorrari buruzkoa). Ez da onartzen saltzea azoketan, aldez aurretik ezarritako tokietan, ferietan nahiz festetan.

–Merkataritza-ibilbideak Nafarroako udalerriek osatuko dituzte lehentasunez, eta enpresak banaketa egiten duen udalerrien %80 baino gehiago Nafarroakoak izan beharko dira.

–Merkataritza-jarduera asterokoa izan beharko da, eta egiaztagarria izanen da hori.

–Ez da halakotzat joko produktoreen zuzeneko salmenta, ezta geroago salduko diren produktuen ekoizpena edo elaborazioa ere.

–Ibilgailua behar bezala egokituko zaio jarduera ekonomikoari.

–Egoitza fiskala Nafarroako udalerriren batean izan beharko dute.

Jarduera horiei ez zaie aplikatuko jarraian heldu diren f) eta h) ataletan ezartzen dena.

d) Kanpoan geldituko dira 47.30 (automobilgintzarako erregaia) taldeko saltegi espezializatuetan egiten diren txikizkako merkataritza jarduerak eta, baimen edo kontzesio administratibo berezia behar dutenez, 47.26 (tabako produktuak) eta 47.73 (farmaziako produktuak) taldeetakoak.

e) Enpresa alta emanda egon beharko da ekonomia-jardueren gaineko zergan, Nafarroako udalerriren batean, hain zuzen ere diruz lagungarriak diren ekonomia-jarduerekin zuzeneko lotura duen txikizkako merkataritzari buruzko epigraferen batean. Nolanahi ere, negozioaren jarduera nagusia zein den ondorioztatzeko, kontuan hartuko da Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala.

f) Baldi txikizkako merkataritzarekin batera beste jardueraren bat egiten bada saltegian, frogatu beharko da saltegian egiten den jarduera nagusia txikizkako merkataritzakoa dela, eta, horretarako, aurkeztu beharko dira jarduera ekonomiko bakoitzaren negozio edo salmenten zifren frogagiriak, edo hori frogatzeko beste edozein dokumentazio.

g) Zuzenean aritu izana txikizkako merkataritza-jarduera batean, Nafarroan, 2021eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eta dirulaguntzaren eskaera aurkezten den egunera arte, jarraian.

Baldin enpresak bere izena edo forma juridikoa aldatu badu, kontuan hartuko da zer egunetan eman zitzaion alta jatorrizko enpresari ekonomia-jardueren gaineko zergaren ondorioetarako. Aldatu dena enpresaren osaera baldin bada, berriz, baldintza hori betetzen dela ondorioztatuko da baldin eta enpresaren hasierako kideek edo horietako batek segitzen badute kapital sozialaren edo jabariaren erdiaren edo gehiagoren jabe izaten, eta argi eta garbi gelditzen bada txikizkako merkataritza-jarduera berari eusten zaiola.

h) Enpresa eskatzaileak zuzenean kudeatuko beharko du Nafarroako edozein udalerritako txikizkako merkataritza establezimendu bat. Establezimendu horrek arestian onargarritzat hartutako jardueretariko batean aritu behar du, eta, gainera, saltokia herriko hiri-bilbean integratuta egon beharko da. Ondorio horietarako, kontuan hartuko da lokala hiri-lurzoruan edo urbanizagarrian egotea, betiere lurzati horrek edo ondokoek, hau da, mugakideek, nagusiki bizitegietarako erabilera badute, eta baztertuko dira industrialdeetan, merkataritza guneetan eta zerbitzu poligonoetan kokatuta daudenak, baita mugako eskualdeetan daudenak ere.

Entitate onuradun izan daitekeela frogatzeko, aurkeztu beharko da 8. oinarri arautzailean ezarritako dokumentazioa.

Deialdia kudeatzen duen organoak egiaztatuko du betetzen direla e) eta g) ataletako betebeharrak, eta, horretarako, kontsultatuko du Nafarroako Ekonomia Jardueren Erregistroa (https://hacienda.navarra.es/RegistroIAE.Web/Registro.aspx).

4.2.4. Turismoko ETEak.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, turismoko ETEek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaera eskatzeko unean:

a) Mikroenpresa, enpresa txikia edo ertaina izatea, jarraikiz Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. eranskinean ezarritakoari. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria bateragarritzat jo ziren barne merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

b) Inskribaturik egotea Nafarroako Turismo Erregistroan; dirulaguntzaren xede den jarduketa zer turismo establezimendutan egiten den, edo zer bidaia agentziatan edo turismo aktibo eta/edo kulturalaren enpresatan, haren titular gisa inskribatuta egon beharko da.

Deialdia kudeatzen duen organoak egiaztatuko du, Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalarekin batera, ezen ETE eskatzaileak direla turismo establezimenduen, bidaia agentzien edo turismo aktibo eta/edo kulturalaren enpresen titularrak (edo behar diren gestioak egiten ari direla horiek erregularizatzeko), eta, gainera, behar bezala daudela inskribaturik Nafarroako Turismo Erregistroan.

Aipatu atalak aldeko txostena egiten ez badu bi baldintza horiek betetzeari buruz, ezetsi eginen da dirulaguntzaren eskaera.

c) Enpresa eskatzaileak bere web-orria izan behar du, eta posta elektronikoa jardunean. Enpresa-talde batekoa bada enpresa, ulertuko da baldintza hori beteta dagoela baldin haren taldeak korporazio web bat badu.

d) Instalazioetan gabeziak konpontzeko dituzten establezimendu turistikoen eskaerei ezetz esanen zaie baldin Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalak hori jakinarazi badio enpresa interesdunari eta zuzenketak egiteko epea igaro bada enpresak behar den konponketa egin gabe. Deialdia kudeatzen duen organoak ofizioz egiaztatuko du hori, aipatutako atalarekin batera.

Deialdiaren organo kudeatzaileak egiaztatuko du entitate onuradun izaera, lehen ezarritako berariazko betebeharrak betetzen direla egiaztatu eta gero.

4.2.5. Artisautzako ETEak.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, artisautzako ETEek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaera eskatzeko unean:

a) Inskribaturik egotea Nafarroako Artisautza Enpresen Erregistroan.

b) Artisautza enpresa izateko eskatzen diren betebeharrak, betiere, bete beharko dira deialdiaren arabera diruz lagungarriak diren jarduerak egiteko ezarritako epe osoa bitartean. Horrenbestez, onartuko dira soilik artisautza enpresek betebehar horiek betetzen dituzten epean eta aipatu txartela indarrean dutenean egiten dituzten inbertsioak.

c) Behar denean, artisautza enpresa izaera berritzeko eskaera aurkeztu izana.

5. oinarria.–Jarduketa eta gastu diruz lagungarriak.

Diruz lagungarriak dira kanpoko gastuak, egiten direnak aholkularitza enpresak, profesionalak edo erakunde espezializatuak kontratatzeagatik, baldin loturarik ez badute entitate eskatzailearekin, helburua izanik prestatzea, idaztea eta diseinatzea enpresa-diagnostikoak, -planak edo -analisiak, honako entitate hauek sustatuak:

5.A. Merkatari elkarteak eta merkatari elkarteen batasunak.

5.A.1. Enpresaburuen elkarteak bultzatzeko eta garatzeko planak.

Diruz lagungarria da enpresen egituren analisiak eta diagnostikoak egitea, eta, horretaz gain, behar den plana egitea horiek sendotzeko, garatzeko eta hazteko.

Jarduketa honek diru-laguntza jaso dezan, gutxienez ere ondoko zeregin hauek bete beharko ditu:

–Enpresa erakundearen gaur egungo egoeraren diagnostikoa eta ebaluazioa: sortu zenetik egundaino egindako ibilbide historikoaren laburpena, antolaketa egituraren analisia, gobernu organoak, kideen ardurak, administrazio egitura, organoen profesionalizazio maila eta ordainsariak, entitatearen jarduera arrunta, bertako organoen bileren maiztasuna eta abar.

–Gaur egun merkataritza dinamizatzeko egiten dituen jarduerak eta horien bilakaera arlo honetan: salmentak sustatzeko kanpainak antolatzea, jardunaldi teknikoak; prestakuntza ikastaroak; komunikazio kanpainak, publizitatekoak eta marketinekoak; entitate publiko nahiz pribatuekin egindako elkarlana eta babesletzak, udalerriko edo merkataritza eremuko bizitza sozialean integra daitezen; animazio komertzialeko jarduerak eta abar.

–Gaur egun bere bazkideei eskaintzen dizkien zerbitzuak eta aurreikusitako bilakaera.

–Aurrekontuen egoera: erakundeak gaur egun dauzkan finantzaketa-iturrien analisia, etorkizuneko ikuspegia eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioa epe laburrean eta ertainean.

–Gastuen eta diru-sarreren aurrekontuen eta diruzaintzaren analisia, entitatearen kaudimena eta likidezia, autonomia finantzarioaren maila eta abar.

–ETE elkartuen kopuruaren eta motaren analisia eta bilakaera.

–Ondasunen, altzarien, ekipamenduaren, aplikazio informatikoen eta abarren inbentarioa.

–Enpresa erakundea sustatzeko plan bat prestatzea, ahalbidetuko duena finkatzea edo handitzea.

–Etorkizuneko aukerak: helburuak; aurreikuspenak; elkarteen arteko lankidetza edo handiagoak diren beste batzuetan sartzea; espazio komertzialak kudeatzeko beste formula batzuk hartzea eta abar; eta AMIA matrizea (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak).

5.A.2. Enpresaburuen elkarteen digitalizazioaren diagnostikoa.

Diruz lagungarria da diagnostikoak eta analisiak egitea, esaterako honelako alderdiez: elkarteen ekipamendu teknologikoaren maila, oraingo web-orrien egokitasuna, zenbateraino erabiltzen diren tresna digitalak hala enpresaburuen elkarteen barne-kudeaketako, nola dinamizazio komertzialeko kanpainetarako eta heldutasun digitalaren analisirako.

Diagnostikoek izan behar dute banakako jarduketa plan bat, enpresaburuen elkartearen kudeaketa hobetze eta optimizatze aldera. Horrez gain, hartu beharreko neurriak ere bildu beharko dira diagnostikoan, betiere dagozkien aurrekontuarekin (kasu bakoitzean eginen diren gastuak eta inbertsioak), baita hori dena gauzatzeko epeak ere.

Diagnostiko horietan jaso daiteke berariazko laguntza tekniko bat, aholkularitza eta akonpainamendua izan dadin diagnostikoek ekarritako neurriak edo gomendioak ezartzeko.

Kasu horretan, aurrekontu independente bat egin beharko da, eta justifikatu beharko dira horren beharra, ordu kopurua eta edukia. Laguntza tekniko bakoitzeko, 500 euroko gastu diruz lagungarria onartuko da gehienez.

5.A.3. Sustapen ekonomikoen arloen aldez aurreko azterketak.

Diruz lagungarria da egitea aldez aurreko azterketak, diagnostikoak edo analisiak, ahalbidetzen dutenak ikustea zenbateraino den bideragarria etorkizunean sortzea eremu zehatz bat, baldin onesten bada Sustapen ekonomikoko eremuei buruzko Foru Legearen aurreproiektua (aurrerantzean, SEA).

Azterketa horiek heldu beharko diete, gutxienez eta besteak beste, honako alderdi hauei: eremu geografikoa, SEAren tipologia eta izaera, SEAren jarduera moten aurreikuspena eta, oro har, egin beharreko ibilbide orriaren plangintza.

5.B. Toki-erakundeak.

5.B.1. Merkataritzaren arloko planak egitea.

Diruz lagungarria da prestatzea, idaztea eta diseinatzea halako plan batzuk tresna izanen direnak merkataritza planifikatzeko edo dinamizazio komertzialeko neurriak gauzatzeko.

Zehazki, honako hauek sortzeko lanak laguntzen ahal dira diruz:

5. B.1.a) Merkataritzako erakartze eta antolamendu udal planak (MEAP).

Merkataritzako erakartze eta antolamendu plan batek bere baitan bildu behar ditu merkataritza sektorea antolatzeko eta dinamizatzeko behar diren neurriak, lortze aldera orekatua eta efizientea izanen den merkataritza eredu bat, egonen dena kontsumitzaileen eta tokiko garapenaren zerbitzura. Horrelako planak udalen plan orokorretan sartzen dira, eta erantzuten diote 17/2001 Foru Legearen 18.2.c) artikuluan ezarrita dagoenari (17/2001 Foru Legea, uztailaren 12koa, Nafarroako merkataritza arautzen duena).

Hirigintza antolamenduaren esparruan, horrelako planek aztertu behar dituzte bai merkataritza jarduera gauzatzen den espazio fisikoa, bai udalerriaren alderdi sozialak, ekonomikoak eta komertzialak, diagnostikatzeko zein den txikizkako merkataritzaren egoera, eta prestatzeko programa bat bere baitan izanen dituena behar diren jarduketa ildoak eta neurri zehatzak, lortu nahi diren helburuetara iristeko.

Plan horiek egiteko, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak gida bat eskaintzen du, eskura dagoena Nafarroako Gobernuaren Internetko atarian, zerbitzuen katalogoan, behar den fitxan (hemendik aurrea, laguntzaren fitxa), web helbide honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Comercio+y+artesania/Comercio.

5.B.1.b) Udalerriaz gaindiko merkataritzako erakartze eta antolamendu planak (MEAP).

Toki-erakunde bakoitzak egin behar du merkataritzako erakartze eta antolamendu plana, baina nahitaezkoak diren azterketa batzuk (merkataritzako eskaintza eta eskaera, merkataritzako diagnostikoa, etab.) batera egin ditzakete zenbait toki-erakundek.

Gerta daiteke halako planak idazteko denbora gehiago behar izatea deialdi honetakoa baino; horregatik, deialdi honetan onar daiteke proiektuaren fase bat partez egitea, baldin fase hori osorik egiten bada.

5.B.1.c) Merkataritza dinamizatzeko planak.

Merkataritza dinamizatzeko plana da tresna bat bere baitan biltzen dituena epe laburreko neurriak, helburua dutenak herritarrak sentsibilizatzea tokiko kontsumoarekiko eta hurbileko merkataritzarekiko; orobat, bere baitan ditu neurriak merkataritza sustatzeko, marketinerako, merkataritza biziberritzeko, komunikaziorako eta publizitaterako, hiriko merkataritzan kontsumoa sustatzeko eta pizteko.

5.B.2. Turismoaren arloko diagnostikoak eta kudeaketa jasangarriko ekintza ildoak.

Diruz lagungarria da kudeaketa jasangarriko planak egitea, idaztea eta diseinatzea, kontuan izanik ezen horren ondoriozko estrategiak oinarri izan behar dituela Garapen Jasangarrirako Helburuen printzipioak, eta sustatu behar dituela berrikuntza, kalitatea eta jasangarritasuna, eta bat egin behar duela Nafarroako Turismoaren Plan Estrategikoaren (2018-2025) estrategiarekin.

5.C. Txikizkako merkataritzako, turismoko eta artisautzako ETEak.

Diruz lagungarriak dira analisia, plangintza eta laguntza enpresaren jarduketetan, baldin enpresak beharrezko baldin baditu egungo egoera ekonomikora egokitzeko eta bere negozioa lehiakorrago kudeatzeko.

Enpresen diagnostikoen eta analisien gastuan sar daiteke laguntza tekniko bat, aholkularitza eta akonpainamendua izan dadin diagnostikoek ekarritako neurriak edo gomendioak ezartzeko.

Kasu horretan, aurrekontu independente bat egin beharko da, eta justifikatu beharko dira horren beharra, ordu kopurua eta edukia. Laguntza tekniko bakoitzeko, 500 euroko gastu diruz lagungarria onartuko da gehienez.

Honako jarduketa hauek dira diruz lagungarriak:

5.C.1. Negozio ereduaren diagnostikoa.

Honako jarduketa hauek dira diruz lagungarriak:

Banakako diagnostiko integralak egitea sistematikoki analizatuz bai establezimendu komertziala, turistikoa nahiz artisau-lantegia bai enpresaren arlo guztiak (establezimenduen egoera; kokalekua; ekipamendua; garapen teknologikoaren eta heldutasun digitalaren analisia; bezeroen, hornitzaileen eta stocken kudeaketa; salmenta kanalak; bezeroendako arreta; berrikuntza; langileen prestakuntza, enpresa integrazioa etab).

Xedea da ETEari gomendio batzuk ematea kudeaketarako, estrategikoak eta berritzaileak, enpresaren kudeaketa berritzeko eta optimizatzeko.

Diagnostikoek bildu behar dituzte banakako jarduketa planak, negozioaren kudeaketa hobetzeko eta optimizatzeko. Horrez gain, hartu beharreko neurriak ere jaso beharko dira diagnostikoan, betiere dagozkien aurrekontuarekin (barnean direla gastuak eta inbertsioak, behar denean), baita xede horiek lortzeko gauzatze epeak ere.

5.C.2. Enpresaren heldutasun digitalari buruzko diagnostikoak.

Honako jarduketa hauek dira diruz lagungarriak:

diagnostikoak egitea ekipamendu teknologikoaren mailari buruz, negozioa kudeatzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologietan oinarritutako kudeaketa sistemen erabilera mailari buruz, eta enpresako langileek aipatu teknologietan duten prestakuntza eta ezagutza mailari buruz, betiere diagnostikoek berekin ekartzen badute banakako jarduketa plan bat ere egitea, negozioaren kudeaketa hobetze eta optimizatze aldera.

Xedea da merkataritzako, turismoko eta artisautzako ETEek behar diren metodologiak eta konponbideak hartzea, ahalbidetzeko beren lehia egoera eta digitalizazio maila hobetzea, horretarako egokituz konponbide teknologikoetara eta kontsumitzeko era eta ohitura berrietara, eta, orobat, ETEei laguntza ematea beren lehiakortasuna hobetzen lagunduko dieten negozio estrategiak planteatzen.

Diagnostikoek bildu behar dituzte banakako jarduketa planak, negozioaren kudeaketa hobetzeko eta optimizatzeko. Horrez gain, hartu beharreko neurriak ere jaso beharko dira diagnostikoan, betiere dagozkien aurrekontuarekin (barnean direla gastuak eta inbertsioak, behar denean), baita xede horiek lortzeko gauzatze epeak ere.

Turismoko ETEen kasuan, jarduketa mota honetarako dirulaguntza lortzeko, beharkizuna da enpresak aldez aurretik parte hartu izana “Transformación digital para tu empresa turística” ikastaroan (Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak eman zuen 2020ko udazkenean), eta bertaratze ziurtagiria izatea, agertzen duena gutxienez ere eskolen %80ra bertaratu izana. Organo kudeatzaileak egiaztatuko ditu baldintza hori, Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalarekin.

5.C.3. Establezimendu komertzialen, turistikoen eta artisautza lantegien auditoretza energetikoak.

Diruz lagungarria izanen da establezimendu komertzialaren, turistikoaren edo artisautza lantegiaren auditoretza energetikoaren gastua, zeinaren helburua izanen baita zehaztea zenbat energia aurrezten ahal den instalazio horietan eta erraztea erabakiak hartzea energia aurrezteko inbertsioak egiteko.

Auditoretza energetikoaren xede izanen dira establezimendu komertzialetan, turistikoetan edo artisautza lantegietan egin beharreko jarduketak. Betiere, oinarri hauetan ezarritako beharkizunak bet e beharko dituzte.

Aipatu auditoretza energetikoak honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) UNE-EN16247 araua bete beharko dute.

b) Auditoretza energetikoek kontuan hartu behar dute otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuaren edukia. Errege dekretu horrek hizpide ditu auditoretza energetikoak; zerbitzu energetikoen eta auditoretza energetikoen hornitzaileak akreditatzeko sistemak; eta efizientzia energetikoa sustatzea.

Diagnostiko energetikoa egin eta gero, identifikatuko dira behar diren aurrezki neurri edo inbertsioak, dagozkien aurrekontuekin eta xede horiek betetzeko egikaritze epeekin.

Horretarako, kontsulta daiteke Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuk eskaintzen duen informazioa, “Comunicación de realización de una auditoría energética” izeneko web zerbitzuan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Comunicacion-de-realizacion-de-una-auditoria-energetica

c) Entitate eskatzailetik kanpoko auditoreek egin behar dute auditoretza hori, betiere betetzen badituzte arestian aipatutako 56/2006 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako baldintzak.

5.C.4. Txikizkako merkataritzako, turismoko edo artisautzako enpresaren jasangarritasunari buruzko diagnostikoa.

Diruz lagungarriak izanen dira lehen aipatutako enpresen jasangarritasunaren arloko diagnostikoak eta aurretiazko ebaluazioak. Hartara, erreferentziatzat hartuko dira ISO 14000 egiaztagiriek (ingurumen kudeaketako sistemak) sustatutako estandarrak, edo Europako Etiketa Ekologikoak (www.ecolabel.eu) sustatutakoak.

Aurretiazko diagnostikoa egiteko dirulaguntzak ez du derrigortzen geroago, fase horretan bertan, ziurtagiri bat lortzera. Aldiz, xedea da ebaluatzea establezimenduaren egungo egoera eta planteatzea hobekuntza-aukerak, enpresaren posibilitateen arabera.

Ondorio horietarako, kontsulta daiteke Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak eskaintzen duen informazioa (zerbitzu hori dago Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan), bere web-orrian, “Sistemas de certificación” atalean:

https://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Sistemas+de+certificacion/

5.C.5. Establezimendu komertzialen, turistikoen eta artisautza lantegien irisgarritasun auditoretzak.

Diruz lagungarriak dira establezimenduen eta enpresen diagnostikoak eta ebaluazioak, ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legearekin bat; foru lege horrek Irisgarritasun Unibertsala du hizpide.

Aurretiazko diagnostikoa egiteko dirulaguntzak ez du derrigortzen geroago, fase horretan bertan, ziurtagiri bat lortzera. Aldiz, xedea da ebaluatzea establezimenduaren egungo egoera eta planteatzea hobekuntza-aukerak. Aukera horiek gauzatuko dira enpresaren posibilitatearen arabera eta, behar denean, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Foru Legeak ezarritako betebeharren arabera.

Betiere, diagnostikoak izan beharko ditu hobekuntza proposamenak, izan instalazioetarako, zerbitzuetarako nahiz entitateak egiten dituen komunikazioetarako.

Diagnostikoaren xede izanen dira establezimendu komertzialetan, turistikoetan edo artisautza lantegietan egin beharreko jarduketak. Betiere, oinarri hauetan ezarritako beharkizunak bet e beharko dituzte.

6.oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa, gehieneko dirulaguntza eta gutxieneko gastua.

Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, gastu diruz lagungarriari aplikatuko zaizkio III. eranskineko taulako portzentajeak.

Entitate eskatzaile mota bakoitzeko eta diruz lagungarria den kontzeptu mota bakoitzeko aplikatuko dira gutxieneko gastu diruz lagungarri bat eta gehieneko dirulaguntza bat, taulan ezarritakoak.

Balio erantsiaren gaineko zerga diruz lagungarria izanen da soilik baldin entitate eskatzaileak ezin badu berreskuratu edo kenkari gisa erabili.

7. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2021eko urriaren 29an.

7.2. Eskaerak aurkezteko modua.

a) Pertsona juridikoen kasuan eta pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteen kasuan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluko kasuetako batean.

Eskaerak nahitaez modu telematikoan aurkeztuko dira laguntzen fitxaren bidez; fitxa horretan lotura bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikora.

Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko eta baliabide telematikoen bidez aurkezteko. Ondorio horietarako, ulertuko da eskaeraren aurkezpen eguna dela zuzenketaren eguna.

b) Pertsona fisikoen kasuan.

Ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, a) letran adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikustako beste erregistroetako edozein erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

c) Toki-erakundeek merkataritzaren arloko planak egiteko dirulaguntza eskatzen dutenean.

Eskaera banaka eska daiteke, edo toki-erakunde batzuek elkarrekin eska dezakete, eskaera bateratuan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluarekin bat.

Proiektua zenbait toki-erakundek batera gauzatu behar dutenean, aukera hauek izanen dira:

–Proiektu guztiaren exekuzioa bere gain hartzen duen toki-erakundeak aurkeztea eskaera; halakoetan, sortzen diren gastuak eta ordainketak eginen ditu exekuzioa bere gain hartzen duen erakundeak. Hitzarmena erantsiko da, edo antzeko agiri bat, adierazten duena zer baldintzatan eratu den alderdien arteko elkarlana; horien legezko ordezkariek sinatu beharko dute.

–Eskaera aurkeztea proiektua gauzatuko duten erakunde guztien taldearen ordezkari rola hartzen duen toki-erakundeak. Hitzarmena erantsiko da, edo antzeko agiri bat, adierazten duena zer baldintzatan eratu den alderdien arteko elkarlana eta gastuen zer zenbateko hartzen duen bere gain erakunde bakoitzak; horien legezko ordezkariek sinatu beharko dute. Kasu horretan, taldeko erakunde bakoitzari onartuko zaio dirulaguntza, eta ordainketak ere horietako bakoitzari eginen zaizkio, horietako bakoitzak bere gain hartutako gastuen arabera.

7.3. Eskaerak eginen dira erabiliz laguntzaren fitxan ageri den berariazko inprimakia, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

7.4. Erakunde interesdunek eska ditzakete 5. oinarrian aurreikusitako jarduketak egiteko dirulaguntzak.

8. oinarria.–Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Laguntzak eskatzeko, honako agiri hauek aurkeztu behar dira, eta, eskaera telematikoa bada, agiri bereizitan eskaneatuak eta behar bezala identifikatuak:

8.1. Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

Eskabide ereduak honako adierazpen hauek ditu:

a) Erantzukizunpeko adierazpen bat, frogatzeko betetzen direla 4.1 oinarrian eskatutako baldintza orokorrak.

b) Erantzukizunpeko adierazpen bat, jasotako beste dirulaguntza batzuei eta de minimis laguntzei buruzkoa (12. oinarrian aipatzen dira).

c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluko kasuetako batean dauden eskatzaileek adierazi ahal izateko, hala badagokio, onartzen dutela beste portzentaje batzuk aplikatzea dirulaguntzaren ondoriozko konpromisoetan parte hartzeko, baldin eta portzentaje horiek badira Nafarroako Zerga Ogasuneko entitateen erroldan inskribatzeko egiaztagirian jasota daudenak ez bezalakoak.

d) Transferentzia bidez kobratzeko eskabidea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari zuzendua (Diruzaintza Atala), baldin enpresa eskatzaileak lehenbizikoz kobratzen baditu laguntzak, edo abonatzeko kontua aldatu nahi izanez gero.

8.2. Berariazko agiriak, erakunde eskatzailearen arabera.

8.2.a) Merkatarien elkarteen kasuan edo merkatarien elkarte mistoen kasuan.

–Merkatarien elkarteen kasuan (mistoak edo ez): eskaera aurkezteko datan elkartean dauden enpresa txiki eta ertain guztien zerrenda gaurkotua, ordenatuak jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafearen arabera.

–Merkatarien elkarteen batasunen kasuan: batasuna osatzen duten elkarte guztien zerrenda gaurkotua (eskaera aurkezten den egunean), elkarte motaren arabera ordenatuak (gremiokoa edo zonakoa).

Aipatu zerrendak aurkeztuko dira laguntzaren fitxan eskuratzen ahal diren ereduen arabera.

–Akta liburuaren kopia, behar bezala sinatua edo eginbidetua, non adieraziko baita batzarrak edo organo baliokideak honako dokumentu hauek onetsi dituela:

  • Aurreko urteko aurrekontuaren likidazioa.
  • Aurtengo aurrekontua.
  • Diru-laguntzaren xede den jarduketen plana.

–Aurreko urteko aurrekontuaren likidazioa.

–Aurtengo aurrekontua.

–Bazkide bakoitzeko kuota.

8.2.b) Txikizkako merkataritzaren arloko ETEen kasuan.

Sozietateen kasuan: sozietatea eratzeko eskritura publikoaren eta horren aldaketen kopiak; behar bezala egon behar dute inskribaturik Merkataritza Erregistroan.

Sozietate irregularren edo zibilen kasuan: Nafarroako Zerga Ogasuneko Entitateen Zentsuan inskribatuta egotea frogatzen duen agiriaren kopia.

Pertsona fisikoen kasuan: Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

Ez da beharrezkoa agiri hori aurkeztea; izan ere, organo kudeatzaileak telematika bidez egiaztatuko du eskatzailearen NANa, salbu eta eskatzaileak eskabide orrian berariaz azaltzen badu uko egiten diola egiaztapen hori egiteari. Kasu horretan, NANaren kopia aurkeztu beharko du.

8.3. Dirulaguntza zer jarduketatarako eskatzen den, horiexei buruzko dokumentazioa.

–Dirulaguntzaren xedeko jarduketak azaltzen dituen deskripzio-memoria, bilduko duena gutxienez honako alderdi hauen gaineko informazio zehatz eta xehatua:

  • Jarduketa horrekin lortu nahi diren helburuak.
  • Jarduketaren interesaren justifikazioa, jarduketa motaren arabera: turistikoa, komertziala, energia aurreztea, jasangarritasuna, eraldaketa digitala, negozio eredua, etab.

–Turismoaren arloko diagnostikoen kasuan eta kudeaketa jasangarriko ekintza ildoen kasuan, aurreko apartatuan adierazitakoaz gain, deskripzio-memoriak bildu behar du informazio zehatza kudeatzen diren baliabideez eta masifikazio problema zehatzez, eta deskribatu beharko du nola planteatu behar diren egin beharreko turismoko diagnostikorako 4 agiri nahitaezkoak, 10.3.f) oinarrian aipatuak, hots:

–Bisitariaren profilaren azterketa.

–Baliabide turistikoen kudeaketaren bideragarritasun azterketa.

–Baliabide turistikoen erakarpen eta potentzial turistikoaren ebaluazioa.

–Ekintza ildoen definizioa eta lehenespena.

Memoria horren aldeko txostena egin beharko du Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuak. Aztertuko du ea proposamena bat datorren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren helburuekin, Turismoko Plan Estrategikoa (2018-2025) gauzatzeko.

–Aurrekontua kontzeptuen arabera zehaztua, edo gastuak zenbatesteko bidea ematen duten proformako fakturak; ez dira inoiz onartuko eskatzailearen uste edo balorazioetan oinarritzen diren gastu zenbatespenak.

Jarduketak gauzatzeko kronograma, jarduketa gauzatzeko faseak, eta dirulaguntza eskatzeko unean jarduketa zer gauzatze egoeratan dagoen.

–Udalerriaz gaindiko merkataritzako erakartze eta antolamendu planak egiten direnean:

  • Hitzarmena, toki-erakunde parte-hartzaileek sinatua, non frogatuko baitira horietako bakoitzak beren gain hartzen dituzten konpromisoak eta betebeharrak.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena zer toki-erakunde den solaskide bakarra laguntza-eskaera aurkezteko, egindako jarduketen justifikazioa aurkezteko, edo beste edozein izapide administratibotarako edo komunikaziotarako, dirulaguntzaren espedientearen kudeaketarekin loturik baldin badago.

–Aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresek zerbitzu ematen dutenean, baldin gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada, erantzukizunpeko adierazpen bat bete beharko da, adierazteko hornitzailea aukeratu dela efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz, eta gutxienez ere hiru eskaintza erantsi beharko dira. Aitorpen hori dirulaguntza eskatzeko inprimakian dago sartua.

Dokumentazio hori aurkeztuko da dirulaguntza-eskaerarekin batera, salbu gastua egin bada dirulaguntza-eskaera aurkeztu aurretik, edo baldin, diruz lagungarriak diren gastuen ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan ez badago halakorik ematen duen entitate kopuru nahikorik.

Eskaintza merkeena hautatzen ez bada, eta, dirulaguntza kudeatzen duen organoaren ustez, nahikoa ez bada ekonomia eta efizientzia irizpideen arabera hautatu izanaren justifikazioa, eskaintza merkeenaren zenbatekoa baizik ez da lagunduko diruz.

Eskatzailea toki-erakunde bat bada, ez da dokumentazio hori aurkeztuko.

9. oinarria.–Deialdiaren tramitazioa eta ebazpena.

1. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua da dirulaguntzak emateko prozedura antolatzeko eta instruitzeko kudeaketa organoa.

2. Banakako ebaluazioaren araubidearen bidez eginen da dirulaguntza emateko prozedura.

Hasteko, eskaerak lau zerrendatan sailkatukok dira, deialdia fnantzatzeko aurrekontuko lau partiden arabera.

Ondoren, eta zerrenda horietako bakoitzaren barnean, eskaerak tramitatuko eta ebatziko dira aurkezpen-ordenaren arabera, aurrekontu-kreditu egokia eta nahikoa dagoen bitartean, 2. oinarri arautzailean kontsignatutako kredituarekin bat.

3. Eskaerak betetzen ez baditu finkatutako baldintzak, edo osorik ez badago, kudeaketa zerbitzuak entitate interesdunari eskatuko dio zuzen dezala, jakinarazten dionetik gehienez ere hamar egun naturaleko epean, eta adieraziko dio ezen, eskaera zuzentzen ez badu, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzen duen ebazpena emanen dela.

4. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak behar den ebazpen proposamena igorriko dio Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiri.

Ez da inoiz 500 eurotik beherako dirulaguntzarik emanen.

Dirulaguntzak lehen adierazitakoari jarraituz esleitu ondoren, baldin aurrekontuan aurreikusitako baliabideak agortzen badira entitate onuradun motaren batek eskakizunei erantzuteko, mota bereko gainerako eskaerak berariaz ezetsiko dira.

5. Dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari dagokio. Diru-laguntza emateko ebazpena gehienez ere hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, eta, epe hori iraganik berariazko ebazpenik jakinarazi gabe, eskaerak ezetsitzat joko dira.

Dirulaguntza emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, administrazio publiko ez diren entitate eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariri zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

Halaber, administrazio publikoek deialdi honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean (29/1998 Legea, uztailaren 13koa, arautzen duena Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).

10. oinarria.–Egindako jarduketak frogatzeko epea, modua eta dokumentazioa.

1. Justifikazioa aurkezteko epea.

Noiznahi aurkeztuko da egindako jarduketen justifikazioa, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazi ondoren, eta, beranduenez, 2021eko azaroaren 12an, egun hori barne.

2. Justifikazioa aurkezteko modua.

Justifikazioa 7.2 oinarrian aurreikusitako moduan aurkeztuko da, horretarako erabiliz laguntzaren fitxan eskura daitekeen justifikaziorako berariazko inprimakia, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

Modu telematikoan aurkeztuz gero, laguntzaren fitxa erabiliko da; fitxa horretan esteka bat izanen da, horren bidez joateko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzen justifikaziorako erregistrora.

3. Egindako jarduketak frogatzeko dokumentazioa.

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira, eta, bide telematikoak erabiliz gero, eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta egonen dira:

a) Dirulaguntzaren xede izan diren jarduketen memoria. Bertan adieraziko da aurreikusitako jarduketen betetze maila, eta, betiere, bertan bilduko dira egindako enpresa plan, diagnostiko edo analisietatik ondorioztatutako jarduketa plana, neurriak edo inbertsioak.

b) Diruz lagundutako jarduketa guztiei dagozkien fakturen kopia; fakturak izanen dira fakturazio betebeharrak arautzen dituen indarreko fakturazio erregelamenduaren araberakoak, eta, betiere, dirulaguntzaren entitate onuradunaren izenean jaulki beharko dira.

c) Egindako ordainketak justifikatzeko banku-agiriak.

d) Adierazpen bat, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruzkoa: adierazi behar dira, dirulaguntza honetaz gain, jarduketak finantzatu dituzten beste funts batzuen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa (funts berekiak, bestelako baliabideak edo bestelako dirulaguntzak). Adierazpen hori justifikazio inprimakian berean eginen da.

e) Merkatari elkarteen kasuan eta merkatari elkarteen batasunen kasuan: enpresaren antolamendua bultzatzeko eta garatzeko planaren kopia.

f) Toki-erakundeen kasuan:

–Udalerriaz gaindiko merkataritzako erakartze eta antolamendu planen kasuan, planaren kopia.

––Udalerriaz gaindiko merkataritzako erakartze eta antolamendu planen kasuan, plan osoaren kopia, edo deialdi honen dirulaguntzaren xede izan den fasearen agirien kopiak.

–Merkataritza dinamizatzeko planen kasuan, planaren kopia bat.

–Egiten direnean turismoaren arloko diagnostikoak eta kudeaketa jasangarriko ekintza ildoak, horien kopia.

–Diagnostiko horiek honako elementu hauek izann dituzte gutxienez, dirulaguntzaren xede izateko:

  • bisitariaren profilaren azterlana, baita planaren xedeko herriko edo eskualdeko gastu turistikoarena ere, zuzeneko datuen bidez (inkestatuz) eta kanpokoen bidez (big data). Ondorio horietarako, laguntzen fitxan eskainiko da xedeko inkesta egiteko eredu bat.
  • Baliabide turistiko publikoen edo publiko-pribatuen kudeaketaren bideragarritasun azterketa.
  • Entitate eskatzailearen tokiko baliabide turistikoen erakarpenaren eta potentzialaren ebaluazioa. Ondorio horietarako, laguntzen fitxan emanen dira turismoko irizpide tekniko batzuk aipatutako ebaluazioa egiteko, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak zehaztuak.
  • Ekintza ildoen definizioa eta lehenespena, kuantifikazio ekonomikoarekin eta kronogramarekin.

–Udaleko idazkariaren ziurtagiria, egiaztatzen duena bete direla Kontratu Publikoei buruz indarrean dagoen Foru Legean ezartzen diren legezko aginduak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1 ñ) eta 28.3 artikuluetan aurreikusten diren ondorioetarako.

–Udaleko idazkariaren ziurtagiria, egiaztatzen duena dirulaguntzaren xede diren jarduketak gauzatzeko jarduketen kontratazioan bete direla Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezartzen diren legezko aginduak.

g) Merkataritzako, turismoko edo artisautzako ETEen kasuan: enpresa-diagnostikoaren, -auditoretzaren, -planaren edo analisiaren kopia.

11. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

Frogagiriak aztertuta, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari, eta txosten bat gehituko zaio, frogatzen duena entitate onuradunak betetzen dituela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak.

Laguntza ordaintzeko ebazpena 2021eko abenduaren 31 baino lehenago emanen da.

12. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak eta ez-betetze mailak.

12.1. Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Onuradunak pertsona juridikoak edo entitateak badira, telematikoki aurkeztea, dirulaguntza onartzen zaiela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan arautua.

b) Jarduketak deialdian ezarritako epeetan egin, justifikatu eta ordaintzea.

c) Laguntzen organo kudeatzaileari komunikatzea, 15 egun balioduneko epean, laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik aurrera, uko egiten zaiola emandako dirulaguntzari, baldin diruz lagundutako jarduketak ez badira egin behar, edo horietakoren bat ez bada egin behar, ezarritako epean.

Komunikazio hori kontuan hartuko da oinarri honen 2. zenbakian ezarritako murrizketak aplikatzeko orduan.

d) Diruz lagundutako ekintzetan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du proiektuaren edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen den proiektuaren helburuak, bai eta deialdian ezarritako gainerako baldintzak ere.

e) Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari komunikatzea zer “de minimis” laguntza jaso duen entitate onuradunak aurten eta aurreko bi zergaldietan, eta, kasua bada, zer beste dirulaguntza lortu duen dirulaguntzaren xedeko kontzeptu berengatik.

f) Behar bezala zabaltzea dirulaguntza honen xede diren jardueren finantzaketa publikoa dela. Gainera, laguntza eskuratzen duen jardueraren gaineko informazio eta iragarki guztietan adieraztea Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza dela, baita irratiko iragarki laburretan eta aurkezpenetan ere.

Era berean, promoziorako euskarri guztietan eta plan, azterketa, diagnostiko eta bestelako dokumentu guztietan agertu beharko dira Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala edo testu hau: “Jarduketa honek Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza bat eskuratu du, 2021ean merkataritzaren eta turismoaren arloko enpresa diagnostikoak, planak eta analisiak egiteko dirulaguntzen deialdiaren barnean”.

g) Toki-erakudeek, gainera, honako betebehar hauek izanen dituzte:

–2022ko azaroaren 1a baino lehen egitea eta aurkeztea Udalerriaz gaindiko merkataritzako erakartze eta antolamendu planak bukatzeko behar diren azterlanak edo analisiak, baldin plan horiek ez badira guztiz bukatzen deialdi honetan aurreikusitako epean.

–Turismoaren arloan prestatzen direnean diagnostikoak eta kudeaketa jasangarriko ekintza ildoak, betebeharra dago, diagnostikoa idazten duen enpresarekin batera, elkarlanean aritzeko Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuarekin; hark emanen du aholkularitza egokia, dirulaguntzaren xede den diagnostikoak bete ditzan oinarri hauetan aurreikusitako helburuak.

–Justifikatzea ezen dirulaguntzaren xede diren jarduketak gauzatzeko espedienteak tramitatu direla Kontratu Publikoei buruz indarrean dagoen Foru Legean ezarritakoarekin bat.

h) ETEen kasuan, gainera, enpresen deslokalizazio kasuetatik batean ere ez egotea, jarraikiz abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. eta 5. artikuluei (foru lege horrek hizpide ditu enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriak).

12.2. Ez-betetzeen mailaketak.

Osorik betetzen ez badira dirulaguntza emateko ebazpenean, deialdi honetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharrak, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Zehazki:

a) 11.1.a) oinarrian ezarritako gardentasun betebeharra duten onuradunek 59/2013 Foru Dekretuaren 4.1 artikuluan eskatutako informazioa aurkezteko betebeharrari dagokionez:

–Onuradunak informazioa emateko betebehar hori betetzen ez badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

–Informazioa epez kanpo aurkezten badu, baina 2021eko azaroaren 12ra bitarte (egun hori barne), ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da, eta, aurkeztu ezean, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

b) Justifikazio agiriak aurkezten badira ezarritako epea iraganda baina 2021eko abenduaren 1a baino lehenago, %10 murriztuko da ordaindu beharreko dirulaguntza. Egun horren ondotik aurkezten badira, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

c) Diruz lagundutako jarduketak prezio merkeagoan egiten badira (ezarritako epean gauzatu, fakturatu eta ordainduta), murrizketa hauek aplikatuko dira:

–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik %75era bitarteko prezioan egiten bada, azken dirulaguntzaren ordainketa murriztuko da: justifikatutako inbertsioaren ondoriozko dirulaguntzaren %50.

–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik beherako prezioan egiten bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

Dirulaguntzaren xedeko jarduketaren bat ez dela eginen jakinarazteko komunikazioa aurkezten bada epearen barnean, oinarri arautzaile honen 1.c) atalean adierazi bezala, jarduketa hori ez da kontuan hartuko exekuzio maila zehaztearen ondorioetarako.

Era berean, gastu justifikatuak ezin dira izan baxuagoak ezarritako gutxieneko gastu diruz lagungarriak baino. Eta, hala izanez gero, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

d) Toki-erakundeen kasuan, baldin ez badira 2022ko azaroaren 1a baino lehen egiten eta aurkezten udalerriaz gaindiko merkataritzako erakartze eta antolamendu planak bukatzeko behar diren azterlanak edo analisiak, ez badira bukatzen deialdi honetan aurreikusitako epean, eskatuko da jasotako zenbateko guztiak itzultzeko, egoki diren berandutze-interesekin batera.

13. oinarria.–Diru-laguntzaren bateragarritasuna eta “de minimis” laguntzen izaera.

1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateraezinak dira, gastu diruz lagungarri berberetarako, beste edozein dirulaguntzarekin.

2. Deialdi honetako dirulaguntzak “de minimis” laguntzak dira, bat etorriz Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduarekin. Erregelamendu horren xedea da zehaztea nola aplikatu Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa).

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bati emandako “de minimis” laguntza guztien batura gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da 3 zerga-ekitaldiko edozein alditan.

Horretarako, entitate onuradunak behartuak daude aitortzera 2021eko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan harturiko bestelako “de minimis” laguntzak, eskaerak aurkezten dituztenean.

14. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Halaber, laguntzaren fitxan argitaratuko dira deialdi honen emaitzak.

15. oinarria.–Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, administrazio publikoek deialdi honen kontra jartzen ahal dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).

II. ERANSKINA

Merkatari elkarteen eta merkatari elkarteen batasunen jarduketa esparruak:

1. Eskualdeko esparrua.

a) Eskualdez gaindiko merkataritza-zonak: Iruñeko erdialdea.

b) Eskualdeko merkataritza-zonak: Lizarra, Tafalla, Tutera, Sakana.

c) Tarteko eremuak hartzen dituzten merkataritza-zonak: Altsasu, Zangoza.

d) Udal eremuko eta hurbileko merkataritza-zonak:

–ANTSOAIN.

–AGOITZ.

–AZAGRA.

–BARAÑAIN.

–IRUÑEKO AUZOAK.

–TUTERAKO AUZOAK.

–BAZTAN.

–BERIAIN.

–BERRIOBEITI.

–BERRIOZAR.

–BURLATA.

–BERA.

–CAPARROSO.

–ZARRAKAZTELU.

–CASCANTE.

–CASTEJÓN.

–CINTRUÉNIGO.

–ZIZUR.

–CORELLA.

–CORTES.

–DONEZTEBE.

–EGUESIBAR.

–ETXARRI ARANATZ.

–UHARTE.

–IRURTZUN.

–LEITZA.

–LEKUNBERRI.

–LESAKA.

–LODOSA.

–LOS ARCOS.

–IRUNBERRI.

–MENDABIA.

–MILAGRO.

–MURCHANTE.

–NOAIN ELORTZIBAR.

–ERRIBERRI.

–ORKOIEN.

–AZKOIEN.

–GARES.

–RIBAFORADA.

–SAN ADRIÁN.

–VIANA.

–ATARRABIA.

–ZIZUR NAGUSIA.

2. Udal azokak.

3. Gremioen esparrua, merkataritzako jardueraren sektore baterako, Nafarroa guztian.

4. Esparru sektoriala, Nafarroako merkataritzarako.

III. ERANSKINA

ERAKUNDE ONURADUN MOTA

DIRU-LAGUNTZEN XEDEKO KONTZEPTUAK

GUTXIENEKO GASTU DIRUZ LAGUNGARRIA (eurotan)

GEHIENEKO DIRU-LAGUNTZA (eurotan)

Merkatari elkarteak eta merkatari elkarteen batasunak

A.1.a) Merkatarien elkarteek (mistoak edo ez) eta gremiotakoek planak egitea

2.000

%70

Tarteko eremuetako elkarteak, udalerriko eta hurbileko eremukoak, udal azokak eta gremioetako elkarteak, 100 bazkidera artekoak: 3.000

Eskualdeaz gaindiko, eskualdeko eta gremioetako elkarteak, 100 bazkidetik gorakoak: 6.000

A.1.b) Merkatarien elkarteek planak egitea

4.000

%75

Eskualdekoak: 6.000

Nafarroa guztikoak: 8.000

A.2. Enpresaburuen elkarteen digitalizazioaren diagnostikoa

800

%80

1.600 eta 2.000 baldin laguntza teknikoa badute

A.3. Sustapen ekonomikoen arloen aldez aurreko azterketak

2.000

%80

10.000

Toki-erakundeak

B.1.a) Merkataritzako erakartze eta antolamendu planak

6.000

%80

10.000

B.1.b) Udalerriaz gaindiko merkataritzako erakartze eta antolamendu planak

10.000

%80

30.000

B.1.c) Merkataritza dinamizatzeko planak

2.000

%60

4.000

B.2. Turismoaren arloko diagnostikoak eta kudeaketa jasangarriko ekintza ildoak

2.000

%60

10.000

Merkataritzako, turismoko eta artisautzako ETEak

C.1. Negozio ereduaren diagnostikoa

800

%80

1.600 diagnostikoagatik, eta 2.000 baldin laguntza teknikoa badute

C.2. Heldutasun digitalari buruzko diagnostikoa

C.3. Auditoretza energetikoak

C.4. Jasangarritasunaren diagnostikoa

C.5. Irisgarritasunari buruzko diagnostikoa

F2104458

Iragarkiaren kodea: F2104458