90. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Desjabetzeko eremua mugatzeko proiektua jarduera ekonomikoen eremuko UE-3 exekuzio unitatean, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen desjabetzeko eremua mugatzeko proiektu bat Andosillako jarduera ekonomikoen eremuko UE-3 exekuzio unitatean, bai eta proiektuak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda ere, eta jendaurrean jarri zituen hamabost eguneko epean. Osoko bilkura berean, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA desjabetzearen onuradun deklaratu zen.

Erabaki hori argitara eman zen 291. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17an, eta Diario de Navarra egunkarian, abenduaren 11n, eta jabeei jakinarazi zitzaien, banaka zein ediktu bidez, hala behar izan zenean.

Jendaurreko informazioaren izapidean, bi alegazio jaso dira; hona hemen haien edukia eta eman zaien erantzuna:

–Lehen alegazioa, Natividad Alcalde San Martínek aurkeztua (46/2021 sarrera-erregistroa, urtarrilaren 14koa).

  • Edukiaren laburpena:
  • Natividad Alcalde San Martínek jakinarazten du putzu bat dagoela, eta badio, orobat, NASUVINSAk bere garaian baloratu zuela putzu hori. Era berean, aditzera ematen du lurzatian mahasti bat dagoela, Errioxa jatorri-deituran sartua dagoena, eta haren titularra José Manuel Gurpegui Alcalde dela. Alegazioa bukatzeko, eskatzen du azalduriko guztia kontuan har dadila, balorazioaren ondorioetarako.
  • Erantzuna:
  • Ukitutako ondasun eta eskubideen balorazioa egin beharko da indarrean den legediaren arabera, eta han ere badago ezarririk zein unetan egin behar den. Hala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 25. artikuluan xedaturik dagoenarekin bat, behin irmoa denean desjabetzen ahal diren ondasunak okupatzeko edo eskubideak eskuratzeko beharra deklaratzen duen erabakia, halakoen balio justua zehaztuko da.
  • Mahastiaren titulartasunari dagokionez, interesdunak alegazioa egin duenez eta hura frogatu duenez, aintzat hartzen da.
  • Ezetsi egiten da alegazioan balorazioaz diharduen zatia, ez baita hasi balio justua zehazteko fasea, eta baietsi egiten da mahastiaren titulartasunari dagokionez, José Manuel Gurpeguik frogatu baitu.

–Bigarren alegazioa, José Manuel Gurpegui Alcaldek aurkeztua (72/2021 sarrera-erregistroa, urtarrilaren 19koa).

  • Edukiaren laburpena:
  • Alegazio-egileak, proiektuko AND-09 lurzatiaren titularkidea den aldetik (katastroko 540. lurzatia), aditzera ematen du badagoela putzu bat, legeztatua, kontuan hartu beharko dena balorazioaren ondorioetarako, eta jakinarazten du lurzatian mahastia dagoela landaturik, Errioxa jatorri-deituran sarturikoa, eta bera dela horren titular bakarra.
  • Alegazioa bukatzeko, eskatzen du putzuari eta mahastiari buruz azalduriko guztia kontuan har dadila, balorazioaren ondorioetarako, eta mahastia birlandatzeko interesa agertzen du.
  • Ziurtagiri bat aurkezten du, Errioxa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak emana, jasotzen duena alegazio-egilea dela 540. lurzatiko mahastiaren titularra.
  • Erantzuna:
  • Ukitutako ondasun eta eskubideen balorazioa egin beharko da indarrean den legediaren arabera, eta han ere badago ezarririk zein unetan egin behar den. Hala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 25. artikuluan xedaturik dagoenarekin bat, behin irmoa denean desjabetzen ahal diren ondasunak okupatzeko edo eskubideak eskuratzeko beharra deklaratzen duen erabakia, halakoen balio justua zehaztuko da.
  • Mahastiaren titulartasunari dagokionez, ziurtagiria aurkeztu du, eta horri nahikoa irizten zaio sailaren titularra dela frogatzeko.
  • Ezetsi egiten da alegazioan balorazioaz diharduen zatia, ez baita hasi balio justua zehazteko fasea, eta baietsi egiten da mahastiaren titulartasunari dagokionez, José Manuel Gurpeguik frogatu egin baitu.

Aurrekoekin bat, eta bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 185.3 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Andosillako Udaleko Osoko Bilkurak, organo eskuduna den aldetik, honako erabaki hau hartzen du:

Lehena.–Jendaurreko aldia ebaztea, ebazpen honen azalpen zatian alegazioei erantzuteko adierazitakoaren arabera.

Bigarrena.–Behin betiko onestea desjabetzeko eremua mugatzeko proiektua Andosillako jarduera ekonomikoen eremuko UE-3 exekuzio unitatean, bai eta proiektuak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda ere; halakoen onura publikoa eta okupatzeko beharra era inplizituan deklaratuak ziren, exekutatzen ari den Udal Planaren aldaketa onestean.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko egunkari batean argitaratzea, Andosillako Udalaren iragarki-taulan jartzea, eta jakinaraztea alegazio-egileei, NASUVINSAri eta hasierako onespenean argitaratu zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendako titular bakoitzari, jendaurreko informazioaren izapidean ez baita aldatu zerrenda hori.

Andosillan, 2021eko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

ERANSKINA

DESJABETZEKO EREMUA MUGATZEKO PROIEKTUA ANDOSILLAKO JARDUERA EKONOMIKOEN EREMUKO UE-3 EXEKUZIO UNITATEAN

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

FINKAREN KODEA

TITULARRAK, HELBIDEA

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

O.

Behin betiko okupazioa

Pol.

Mota/Erabilera

AND-06

Jose Luis Sanz Pardo

Ana María Sanz Pardo

María Rosario Sanz Pardo

Francisco Javier Sanz Pardo

María Julia Sanz Pardo

E3

3.226,20

4

531

Lurz. urbanizag./Urezt. alor. Mahastia

AND-06/1

Andosillako Udala.

San Cosme y San Damián plaza, 1, 31261 Andosilla (Nafarroa)

E3

155,54

4

-

Lurz. urbanizag./Urezt. alor. Mahastia

AND-08

Industrias Grasas Marín-Navarra SL.

Na8715 errep., km: 4,60, 31261 Andosilla (Nafarroa)

E3

9.885,62

4

495

Lurz. urbanizag./Urezt. alor. Mahastia eta larreak

AND-09

Natividad Alcalde San Martín

José Manuel Gurpegui Alcalde

M.ª Asunción Gurpegui Alcalde

M.ª Concepción Gurpegui Alcalde

Ángel Gurpegui Alcalde

Rafael Gurpegui Alcalde

Carlos Gurpegui Alcalde

Virginia Gurpegui Alcalde

E3

7.062,75

4

540

Lurz. urbanizag./Urezt. alor. Mahastia

AND-10

Felisa Amatriain Ordóñez

E3

4.860,12

4

530

Lurz. urbanizag./Urezt. alorra

Iragarkiaren kodea: L2105230